Hileko artxiboak: uztaila 2011

Basauriko eta Bergarako hitz jokoak

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Kaixo denoi. Azken bi mezuetan Basauriko eta
Bergarako Hitz Gurutzatuen Txapelketen berri eman genizuen. Honako honetan, bi
txapelketa horietako parte hartzaileek egin behar izan zituzten jokoak on line
egiteko aukera luzatu nahi dizuegu.

Joko hauek egin ahal izateko, lehenik “across lite” deritzon
aplikazioa instalatu behar duzue ordenagailuan, honako lotura honetan klik
eginez eskuratu ahal duzuena: http://www.litsoft.com/across/alite/download/

Ondoren, honako zerrendako edozein jokoren gainean klik egin, eta jokoak
zabaldu edo ordenagailuan gordetzeko aukera izango duzue. Jokoak ordenagailuan
gordez gero, hasten dituzuen partidak amaitu gabe gorde eta beste uneren batean
utzitako joko egoera berean berreskuratzeko aukera izango duzue. Tira ba,
besterik ez. Esan bezala, hona jokoak, eta on egin!

UEMA Eguna – Bergara – 2011-06-04
Bikotekako I. Hitz Gurutzatuen Txapelketa

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

– Kanporaketa

– Finalaurrea

– Finala

Basauriko II. Hitz Gurutzatuen Txapelketa 2011-06-11

– Kanporaketa

– Finalaurrea

– Finala

 

Basauriko Hitz Gurutzatuen II. Txapelketa

Ekainaren 11n jokatu zen Basauriko Hitz Gurutzatuen II. Txapelketa, Eskarabilla txokoan eta Bolintxu AEK euskaltegiak antolatuta. Euren esanetan, topaketa kutsuko txapelketa modura antolatu zuten, euskarazko hitz gurutzatuak, eta orokorrean hitz joko edo denborapasak maite dituzten guztien topaleku eta elkar ezagutzeko aukera gisara.

Hauxe izan zen azken lau finalisten sailkapena:

1.a: Iñigo Isuskiza (Basauri)
2.a: Txipi Ormaetxea (Gasteiz)
3.a: Ainhoa Arregi (Bilbo)
4.a: Gentzane Jimenez (Zornotza)

Hiru aldi edo fase izan zituen txapelketak: kanporaketa, finalaurrea eta finala. Azken frogara heldutako laukotearen arteko lehiatik, norbaitek behar eta Iñigo Isuskiza Basauriarra nagusitu zen azkenean, berarekin txapela, Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu!
, Euskarbel eta Euskal Herriko Txapelketarako dietatxue etxeratu zituelarik. Gainontzeko hiru finalistak ere ez ziren etxera esku hutsik itzuli, antolakuntzak Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! eta Euskarbel bana oparitu baitzien.

Luma taldeko kideak arduratu ziren, jokoen prestakuntzaz eta haien egokieraz eta zuzentasunaz.

Giro bikaina beraz Basauriko Hitz Gurutzatuen II. Txapelketan. Zorionak antolatzaileei eta parte hartzaile guztiei!

UEMA Eguna 2011 Bergara – Hitz gurutzatuen I. Txapelketa

Joan den ekainaren 4an ospatu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna, Bergaran, eta egitarauaren barruan, UEMAko Hitz Gurutzatuen I. Bikotekako Txapelketa antolatu zuten, LUMA aldizkariaren laguntzaz.

Hona hemen finalera iritsi ziren lau bikoteak:

1.- Ibon Zaldua – Aloña Aranburu
2.- Txipi Ormaetxea – Oier Zulaika
3.- Irantzu Casanellas – Nerea Altzelai
4.- Maialen Sistiaga – Beñat Muguruza

Ibon Zalduak eta Aloña Aranburuk osatutako bikotea izan zen nagusi. Zorionak txapeldunei eta parte hartzaile guztiei!!!

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Lehiaketa nagusiaz aparte, herritarrek
betetzeko hitz  gezidunen jokoa ere eskaini zen eta oso harrera ona izan
zuen, 140 erantzun jaso baitziren.

Hona hemen txapelketako zenbait argazki, Goiena komunikazio taldearen eskutik jaso ditugunak:


Partehartzaileak: Zorionak denoi!


Aloña Aranburu eta Ibon Zaldua txapeldunak. Bejondeizuela!

Udako alea

LUMA aldizkariaren 111 zenbakia salgai dago jada. Gainera, aurtengoan, zenbait herrietako kanpin eta igerileku irekietako salmenta puntuetan aurkituko duzue: Mendigorriako (Errota), Lizarrako (Lizarra) eta Etxarri-Aranatzeko Kanpinetan eta Aiako, Altsasuko, Olaztiko eta Irurtzungo igerilekuetan.

On egin dizuela!