Etiketaren artxiboa: gurutzatu

Hilabetekari izatetik, hiruhilabetekari izatera

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Luma hitz jokoen aldizkariak 2002. urteko urtarrilean ekin zion hitz
jokoak euskaraz sortu eta argitaratzeari. Ordutik, hilero-hilero zintzo bete du
bere egitekoa, 2010 urte kritiko eta malapartatu honetako abendurarte behinik-behin.
Honek ez du esan nahi aurrerantzean Luma aldizkaria argitaratuko ez denik,
baina egoerak behartutako baldintzapean egin beharko du. Diru laguntzetan
murrizketak pairatu eta laguntza eske ate joka abiatu eta sudurreko frango jaso
ostean, gastuak murriztu eta hiruhilabetekoa argitaratzea besterik ez zaigu
geratu.

Hala ere, pozik bukatu dugu urtea, 2011ko lehen Luma izango dena
inprimategian baitago jada, Euskal Herriko Hitz gurutzatuen Txapelketako
jokoak, kronika, hainbat joko eta proposamen berri, 64 orrialde mamitsu eta
lehiaketaren asmatzaileen artean zozketatzeko sari bikainak bere baitan
dakartzalarik.

On egin dizuela, eta urte berri on denoi!