Etiketaren artxiboa: basauriko

Basauriko Hitz Gurutzatuen II. Txapelketa

Ekainaren 11n jokatu zen Basauriko Hitz Gurutzatuen II. Txapelketa, Eskarabilla txokoan eta Bolintxu AEK euskaltegiak antolatuta. Euren esanetan, topaketa kutsuko txapelketa modura antolatu zuten, euskarazko hitz gurutzatuak, eta orokorrean hitz joko edo denborapasak maite dituzten guztien topaleku eta elkar ezagutzeko aukera gisara.

Hauxe izan zen azken lau finalisten sailkapena:

1.a: Iñigo Isuskiza (Basauri)
2.a: Txipi Ormaetxea (Gasteiz)
3.a: Ainhoa Arregi (Bilbo)
4.a: Gentzane Jimenez (Zornotza)

Hiru aldi edo fase izan zituen txapelketak: kanporaketa, finalaurrea eta finala. Azken frogara heldutako laukotearen arteko lehiatik, norbaitek behar eta Iñigo Isuskiza Basauriarra nagusitu zen azkenean, berarekin txapela, Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu!
, Euskarbel eta Euskal Herriko Txapelketarako dietatxue etxeratu zituelarik. Gainontzeko hiru finalistak ere ez ziren etxera esku hutsik itzuli, antolakuntzak Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! eta Euskarbel bana oparitu baitzien.

Luma taldeko kideak arduratu ziren, jokoen prestakuntzaz eta haien egokieraz eta zuzentasunaz.

Giro bikaina beraz Basauriko Hitz Gurutzatuen II. Txapelketan. Zorionak antolatzaileei eta parte hartzaile guztiei!