Kixmiren autopistak

“Arrisku handia duzu ikerketa hau inora ez eramateko”.

Hala esan dit Juan Inazio Hartsuaga antropologoak (Tolosa, Gipuzkoa, 1957).

Jentilen akabera liburuan (1987) euskal paganoen amaiera kontatzen duen mitoa aztertu zuen. Iaz Gaiak argitaldariarekin jarraitu zuen gaia jorratzen.

Hartsuagaren arabera, izurri historiko batek eragin zuen megalitoen kulturaren azkena, eta jentilen akaberaren kondairetan laino gisa agertzen da izurria.

Hartsuagak aurkitu duenez, Irlandan eta Eskozian ere jaso dituzte gertaera horren lekukotasunak. Jentilen aztiari makilekin irekitzen dizkiote betazalak hainbat kondairatan. Betazalei buelta ematea (goiko irudian) Eskozia, Irlanda eta, antza denez Euskal Herriko txamanek etorkizuna igartzeko erabiltzen zuten teknika zela dio Hartsuagak.

Mitoan agertzen den Kixmiren figuraz zer dioen?

Kixmi, arrotza

Jesukristo-tximinoa, elementu arrotza dela uste du, kristautasunaren eraginez kondairan sarturikoa.

Hartsuaga elkarrizketatu dut Tolosan, bere jaioterrian, eta animazio bat prestatu dut elkarrizketaren pasarte batzuekin. Hamar minutu inguru irauten du (beti izango da atseginago ahotsa entzutea testu luze bat pantailan irakurtzea baino). Kalean mintzatu gara, trafikoaren burrunbaren erdian. Akats hori metaforatzat har daiteke, jaso ditugun mitoak ere denboraren zaratak deformaturik baitaude.

Hona bideoaren lehen zatia (audioa eta irudia desfasaturik daude, baina arazoa YouTube gunean dago).

Eta hemen bigarren zatia (motzagoa da).

4 erantzun “Kixmiren autopistak” bidalketan

  1. KIXMI arrotza da, bai.

    Irakurri dut Hasrtsuaga Tolosarrak dioena. Eta zera esan nahi dizut, Kixmi arrotz dela, bai, baina nola liteke bestela? Sinesmen, politika eta ekonomi-sistema arrotz batean du jatorria. Horregatik da arrotza. Izurrite batek pertsonak hiltzen ditu, asko nahi baduzu, baina ez guztiak (nola iraun du bestela euskarak gaurdaino?). Ideiak, ordea, ezin ditu hil. Erlijio kristauak, erromatarrek sartua eta Erdi Aroan sendotutakoak, desagerrarazi zituen sinesmen paganoak. Eta orduan, gelditzen ziren pagano (jentil) bakanek sortu zuten Kixmiren etorreraren istorioa, euren sineste eta bizimoduaren akaberaren
    irudikapen gisa. Kixmi, jakina, lehenagotik izango zen, erlijio berriaren irudi trufagarri, sistema berri-arrotz inposatuari iseka.

  2. Borja, erantzunean zehazten duzun ildo horretan sakontzeko, Alberto PeƱalbari blog honetan eginiko elkarrizketa irakurtzea proposatzen dizut. Antzeko ikuspegia duzuela dirudi. Haatik, Hartsuaga ez dator bat ikuspegi horrekin. Hartsuaga zientzia mailan ikusten du bere irakurketa, eta beste hori sasizientifikotzat du. Euskal sinismenen eta kristautasunaren artean “inoiz gertatu gabeko borroka” irudikatzeko asmoa salatzen dizue berak. Horregatik Kixmi-tximino horren aipamena jentilen akaberaren kondairaren bertsio oso gutxitan agertzen dela dio. Berak uste du, apaizen batek sermoietan jentilen gaiztakeria nabarmentzeko sartzen zuela paganoek Jesu kristori “tximino” esaten ziotela, eta herritarrek apaizaren hitzak kondairan txertatu zutela gero.

    Eztabaidagarria da dena, noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude