Ez zaigu ahaztuko joan zen larunbatean eginiko txangoa. Erremellurin eta Bastidan izan ginen Maddalen, Juanito, Izarne, Oier eta bostok. Erdimozkortu ginen biziaren ardoarekin eta KIXMITRON ikusi genuen.
Hor dago, Erremelluriko baselizako Paradisua koadroan. Hor dago tximinoa eta hor dago KIXMITRON hitza. Harrigarria da ikustea hilzorian dagoen margolari batek bere azken koadroari ematen dizkion azken zertzeladak KIXMITRON logoa margotzeko erabili dituela. Bizitzari buruzko ukitu ironikoa dago hor, ziurrenera,Ameztoiren humore sakonetik aterata. Baina ez dugu inoiz jakingo benetako esanahia.
Txangoaren bideoa egin dut. Hemen duzue ikusgai. Oierrek esan bezala, mistery tour bat izan zen, benetan.
-Eta zuk, zerbait ikusten duzu?
-Nik… tximuen erreserba.
Neri, zahartzen naizenean, galdetu egingo didate egunen batean igual zer egin ez izanaren pena dedan, eta zalantzarik gabe hau erantzungo det:
Mundiala bideoa. Epilogoa ere ez da makala.
Oier gizarajoak, hilda segitzen du… Noiz berpiztuko dezue?
Oier! Oier!
Hor al hago?
Mesedez, mintza hadi gurekin!
Kolpe batekin baietz adierazi ezak, eta bi kolpekin ezetz!
Hor al hago Oier?
Gaur irakorri dittudaz zuen mezuak.
Ez dakit zelan esan… zera, nik blog honen harpidetzia bloglinesen daukat, eta karpeta berezi baten daukadaz beste mailla oso altuko blogistekin batera: Markos Zapiain, Xabier Mendiguren, eta Julen Gabiriakin batera. Karpetian izena “rolletes” da. Ez txarto ulertu, zera… mezuak gustatzen jataz (bestela ez nintzake harpidetuta egongo) baiña, joño, oso mezu trinkuak zertzen dozuez, eta, ba… denporarik ez dana irakortzeko, ta…
(hi isilik Patxi, karpeta berian sartzeko bidian hago eta; baiña kasu honetan mezuen ugarittasunangaittik)
Ez hasarratu nerekin! 😉
Ufa! Oierrek ere hildakoen artetik itzultzea lortu du, azkenean.Bere kabuz egin du, gainera.Zeozerk huts egin zuen. Berpiztearena gehiago praktikatu behar dugu, halako hutsik ez gertatzeko etorkizunean.Erantzukizun handia da.
Oier, ze pena karpeta horretan ez egotea, neri “rollete” hitzak gauza onak baino ez dizkit iradokitzen…
Zurekin hasarratu? Nekez Oier!
Mistery Tour
Prossimamente su
Questo schermo
seo company