Choco Kixmies

chocokixmies

Mezu honetan ematen dut Cosimo Cavallaro eskulturgilearekin elkartasunez aste hauetan nire buruari ezarri diodan penitentziaren berri. Cavallaroren erakusketa bat ixtera behartu dute fundamentalistek New Yorken, artistak txokolatezko Jesu kristo bat jarri zuelako erakusgai. Zentsuraren aurka eta Cavallaroren alde, Choco Kixmies zereal kutxa oso bat amaitu arte ez dut besterik gosalduko. Hona bideoa.


Gosaltzeko zerealak dira Choco Kixmies deiturikoak, Kellogg’s etxeak eginikoak. Rice Kixmies delakoen bertsioa dira, kakao gustukoa. Gai berezi bat dute, eta esnetan botata, txokolate kolore eta gustua ematen diote. Ameriketako Estatu Batuetan merkaturatu zituzten Choco Kixmies zerealak lehen aldiz 1958. urtean.

Hainbat maskota erabili ditu Kellogg’sek Choco Kixmies zerealentzako. Lehengoa Jose tximinoa izan zen. Luze gabe Coco elefantearekin ordezkatu zuten 1959. urtean. Ogg kobazuloetako gizona izan zen Choco Kixmies-en ikurra 1968tik. Tusk (betortza) elefantea 1971. urtetik 1981era. Ondoren, Snap, Crackle eta Pop. Baina 1990. urtean itxi egin zuten zirkulua: berriz tximino bat izango zen maskota: Coco tximua.

Tximino marroia da Coco, kapera urdina darama eta kamiseta zuria, tximuaren izena agerian duela.

1990ko hamarkadaren amaieran, benetako tximino batekin ordezkatu zuten marrazkia. Ez zioten izena aldatu, dena den. 2001. urtean berriz aldatu zuten maskota. Ameriketako Estatu Batuetan, Snap, Crackle eta Pop dira egun arte Choco Kixmies-en maskotak.

Baina Choco Kixmies zerealak ez dituzte izen horrekin ezagutzen leku guztietan. Coco Pops izena dute Erresuma Batuan, Mexikon, Zeelanda Berrian, Irlandan, Finlandian, Italian, Grezian, Israelen, Frantzian, Belgikan, Herbeheretan, Hego Afrikan, Hong Kongen eta Australian. Herrialde horietan Choco Krispies izen itxusiarekin izendatu zituzten 1998. urtean. Izan ere, Alemanian eta Espainian izen horrekin ezagutzen zituzten. Edonola ere, salmentek behera egin zuten, eta telefonoen bidezko galdeketak egin ostean, atzera bota zuten izena 1999. urtean.

Choco Kixmies-ak ekoizten dituen Kellogg’s konpainia auzitara eraman dute AEBetan. Zerealak azukrez betetzeak “haurren gizentasun izurrian” laguntzen duela egotzi diote multinazionalari.


Espero dut zuek kontuan hartzea Choco Kixmies zerealak aurkezteko egin dudan ahalegina. Bada astebete ez dudala besterik gosaltzen, eta Choco Kixmies-ak ditut beste hiru asterako, gutxienez.

kixmiesgosaltzen

Erantzun bat “Choco Kixmies” bidalketan

  1. Cosimo Cavallarori idatzi diot, pairatu duen zentsuraren harira elkartasuna adierazteko. Erantzun egin dit!!, labur bada ere. Hona lerro bakarreko erantzuna: “Eli hank you for your courage and support I wish you strength and good will
    . Sincerely Cosimo”. Eskerrik asko zuri, Cosimo, gure bizitza gozotzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude