Euskararen Eguna Bergaran: Kantari flashmob-erako koreografiak

Captura de pantalla 2013-11-13 a la(s) 08.34.37

Azaroaren 30ean, Euskararen Egunaren harira, Bergarako Udal Pilotalekuan egingo digun Kantari flashmob erraldoirako koreografiak hemen dituzu.

Honako abesti hauetako koreografiak ikasi beharko dira.

Barruan dituzue dantza-pausuen hiru bideoak. Eta baita kantuen letrak ere.

Animo eta hasi egun handirako dantzak entseatzen!

Euskararen eguneko jaiaren egitaraua:

18:00 Kantari saio berezia (parte hartzeko 17:30ean Udal Pilotalekuan egon beharra dago)

18:30 DJ Festa Amaia Txintxurretarekin 16 urte artekoentzako.

Kantariko urduritasuna uxatzeko entseguak Aretxabaletan

Entseguak “oso eraginkorrak” izan direla azpimarratu du Amaia Txintxurreta Kantariko aurkezleak.

30-Amaia
Kantariren laugarren edizioa ate joka dago, eta zapatuan Aretxabaleta eta Eskoriatzako neska-mutilek entseguak egiteko aukera izan zuten.
Guztira 148 neska-mutil pasa ziren Arkupe kultura etxeko eszenatoki gainetik eta, Amaia Txintxurreta gidariaren arabera, “entseguak oso eraginkorrak izan dira, izan ere, talde gehienek letra eta koreografia ondo ikasita zuten eta, beraz, datorren asteko zitarako oso baliogarriak izan dira entsegu hauek”. Goiza eta arratsaldea eman zituzten Arkupen gaztetxoek eta baita gurasoek ere; euretako asko gerturatu ziren seme-alaben koreografiak ikusi eta etxeko lanak eginda zituztela ikustera.

Konfiantza hartzea

Datorren zapatuko saioaren grabazioaren ordua iristean, oholtza ezagutzea eta taula gainean eroso sentitzea izan da entseguen helburua, horrela konfiantza osoz abestu eta dantzatu dezaten; eta  lortu dute, Txintxurretaren esanetan: “Bete dugu helburua. Gehienak urduri etorri arren, koreografia eta eszenografiaren kontu batzuk hobetu ditugu”. Txintxurretak neska-mutilen ilusioa eta gogoa ere azpimarratu ditu; aurtengo ediziorako gogotsu daudela azaldu digu.
Talde gehienek kantuen letrak eta koreografiak ondo ikasita zituzten zapaturako, beraz. Etxeko lanak behar bezala egin ez zituzten taldeek, berriz, aste osoa dute aurretik, hobetzen jarraitzeko.

Zapatuan estreinekoa

Beraz, dagoeneko Kantari martxan da eta, entseguak ikusi ondoren, datorren zapaturako dena prest dagoela esan genezake. Urriaren 19an, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean izango da edizio honetako lehenengo saioa.

Zapatuan hasiko dira Kantariko entseguak

Aurten ere iritsi da Kantari! Laugarren edizio honetan ere Amaia Txintxurretak aurkeztuko du Karaoke programa eta 600 gaztetxo inguruk eman dute izena. Aurtengo berrikuntza entseguak dira eta zapatuan, hilaren 12an, izango da lehenengoa Aretxabaletako Arkupen.

31-Kantari4

Debagoieneko 8 eta 12 urte bitarteko 600 gaztetxok hartuko dute parte Kantarin euskal kantuak abesteko eta dantzatzeko asmoz. Lehenago azpimarratu bezala, aurtengo nobedadea entseguak dira: abestiak etxean ikasi beharko dira, izan ere, entseguok ez dira bertan kantak eta dantzak ikasteko, ikuskizun eguneko agertokia ezagutzeko eta grabaketa egunean gaztetxoak lasaiago egoteko baizik.

Esan bezala, zapatuan, hilak 12, izango da abestiak errepasatzeko lehenengo entsegua Aretxabaletako Arkupe aretoan. Aretxabaletako eta Eskoriatzako 148 gaztetxoei eskainitako entsegua izango da eta hauen emanaldialdiaren grabaketa hilaren 19an, zapatuan, izango da leku berean 15:30etik aurrera.

Datozen entseguak

Hurrengo entsegua Bergaran izango da, azaroaren 3an Zabalotegi aretoan. Bergara, Antzuola eta Elgetako 157 gaztetxoei zuzendutakoa izango da eta ikuskizuna azaroaren 9an izango da, 15:30etik aurrera.

Debagoieneko gainontzeko herriek ere jasoko dute Kantari: Oñatik abenduan eta Arrasatek urtarrilean, Arrasate eta Aramaioko gaztetxoekin.

Kantarin izena emateko garaiz daude oraindik bailarako gaztetxoak

Kantarin parte hartzeko izena eman dute dagoeneko Debagoieneko 506 gaztetxok. Ikastetxeetan banatu genituen izena emateko orrien bitartez eman dute izena horiek. Eta ikastetxeen bitartez izena emateko epea amaituta, orain beste bi modutara eman dezakete gaztetxoek izena: 943 25 05 05 telefonora deituta edo idazkaritza@goiena.com helbidera idatzita.

Captura de pantalla 2013-09-26 a la(s) 18.47.13

 

Urriaren 2ra arte eman ahalko dute izena 2001. eta 2005. urteen artean jaiotako 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek, hiru eta bost pertsona bitarteko taldeak osatuta.
Kantarin parte hartzea guztiz doakoa da eta ez da derrigorrezkoa Goiena Klubeko bazkide izatea.

Kantuen banaketa

Zozketa bitartez banatuko dira abestiak eta gaztetxoen gurasoei iritsiko zaie mezu bat posta elektronikora edo mugikorrera jakinarazten zein kantu izango duen bere seme edo alabaren taldeak. Urriko lehenengo hamabostaldian bidaliko zaie mezu hori.
Mezua gurasoei
Mezu horretan zehaztuko zaie baita ere gaztetxoek nola ikasi beharko duten kantuaren letra eta koreografia. Kantariko blogean daude abestien letrak eta baita koreografia bideoak ere. Kantu bakoitzak bere dantzako pausuak ditu eta gaztetxoek bideo horren bitartez ikasi beharko dute koreografia. Edo kantuari eurek asmatutako dantza jarri nahi badiote, gaztetxoek aukera izango dute baita ere nahi duten moduan dantzatzeko. Baina garrantzitsua da letra eta koreografia ondo ikastea. Bideo eta letra guztiak blog honetan dituzue.
Gaztetxoekin entsegu labur bat ere egingo dugu ikuskizun egunaren aurretik. Entsegu hori izango da gaztetxoek aurretik etxean ikasi dutena errepasatzeko, ez da izango dantza bertan ikasteko. Eta helburua da gaztetxoek agertokia ezagutzea ikuskizunaren egunean lasaiago egoteko. Gurasoei bidaliko zaien mezuan jakinaraziko da entsegu tokia eta ordua. Ikuskizunaren egun eta ordua ere mezu horretan zehaztuko zaie gurasoei.

Informazio gehiagorako
Edozein zalantza izanez gero, galdetu iruzkinetan. Edo bestela, 943 25 05 05 telefonora deitu dezakezue zuen kezkak argitzeko.
Animatu eta hartu parte Kantariren laugarren edizioan!

Port Aventurara Goienarekin eta Eroski Bidaiekin

Kantarin parte hartu eta Goiena Klubeko bazkide direnendako eskaintza esklusiboa.

Kantari4-2013-PortAventura-Leku-kol

Goienak eta Eroski Bidaiek Port Aventurara familia osoarendako bidaia zozkatuko dute Kantarin parte hartzen dutenen artean. Zozketan parte hartzeko baldintza izango da Kantarin parte hartzea eta Goiena Klubeko bazkide izatea (aita edo ama).

Bazkide ez bazara, egin zaitez lehenbailehen!

Hemen duzu eskaintza esklusiboa:

Egin zaitez Goiena Klubeko bazkide eta Port Aventurara joateko zozketan parte hartuko duzu. Orain, azaroaren 15a baino lehen izena emanez gero, 15 euro bakarri dira!. Eta izango zara Goiena Klubeko bazkide urte amaierara arte.

Bestalde, jakizu, 2014 urte osoko kuota 50 euro direla.

Bazkide eginez gero, etxean jasoko duzu Goiena paperekoa astelehenero eta beste hainbat abantaila izango dituzu:

  • Astero egiten ditugun zozketetan parte hartzeko aukera.
  • Deskontuak Goienaren iragarki sailkatu eta eskeletan.
  • Goiena paperekoa pdf formatuan Goiena.net-en irakurtzeko sarbidea.

Eta familia osoarekin Port Aventurara joan ahal izango zara, horretarako zozketa berezia antolatu dugu-eta.

Zozketa egingo da Kantariren laugarren edizioaren amaieran, hau da, azken emanaldiko grabazio egunean. Arrasaten, Amaia antzokian, 2014ko urtarrilaren 19an.

Sariaren baldintzak:

  • Asteburu bat: gau bi.
  • Behe-denboraldian.
  • Bi nagusi eta bi ume (12 urtera arte).
  • Pentsio osoa.
  • Port Aventurarako sarrerak egun baterako.

OHARRA: Saria ezingo da aldatu. Ezingo da beste bidai batengatik aldatu ezta diruarengatik ere.

Prest, audioa eta letra

Prest – Gatibu

Eo
“ke ba”
hemen eztau
begire nabil ta eztot ikusten.

Kale zikiñetan arrastorik ez
Barrarik barra ez da agertzen
Bille nabil, bille-bille nabil
Askatasune noiz iritsiko zain.

Nahi dot
eta ez dekot,
biher dot
lortu eingo dot neuretzat nahi dot

Emoten ez badabe hartu eingo dot,
itxaroten banago ez dot lortuko.
Bille nabil, bille-bille nabil
Neure ordue noiz iritsiko zain.

Ye, ye
Ni, ni banago
Oraingoan enabe geldituko
Ye, ye
Ni, ni prest nago
Ye, ye
Ni, ni banago
Seigarren martxie sartunde dekot
Ye, ye,
Ni, ni prest nago.

Bai and bai
Bai, bai
Eo, hor zagoz zu?
Ez zaitut ikusten.

Ezer ein barik beti billurtute
Sugien moduen zagoz ezkuteute.
Altzeu hadi! Altzeu hadi!
Egunsentixe iritsi aurretik.

Ye, ye
Ni, ni banago
Oraingoan enabe geldituko.
Ye, ye
Ni, ni prest nago
Ye, ye
Ni, ni banago
Seigarren martxie sartunde dekot
Ye, ye,
Ni, ni prest nago.

Ni, ni, ni, ni prest nago.
Ni, ni, ni, ni martxan nago.
Da zu zer? Hor zagoz?
Zu zer? Martxan zauz?