‘Mende berria kantuz’ koru emanaldira joan gura duzu?

Urriaren 5ean, Arantzazun izango da Mende Berria Kantuz ikuskizuna, 19:30ean.

Bertan izango dira Donostiako Orfeoi Gaztea, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria korua eta Lauko Quartet taldea.

Bilboko Koral Elkarteari esker, 100 lagunendako bina gonbidapen dauzkagu Goiena Klubeko bazkideen artean banatzeko.

Parte hartzeko:
Posta elektronikoz: kluba@goiena.eus
Whatsapp: Kluba [bazkide zenbakia] MENDE BERRIA KANTUZ 688 69 00 07 zenbakira.
Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.

Epea: urriak 3.

 

 

Baditugu iraileko sarien irabazleak!

Sariak jasotzeko moduak:


-Puntu Eus poltsak: zatoz Goienaren egoitzara saria jasotzera. (Otalora lizentziaduna 31. Arrasate).

-Arrikrutzeko sarrerak: Goiena Klubeko txartela erakutsita, bina sarrera izango dituzue bertako txarteldegian, hiru hilabetez.

-Harreman dendako otarrea: Goiena Klubeko txartela erakutsita, Arrasateko Eroski hipermerkatuan dagoen Harremaneko dendan jaso behar da otarrea.

-Jatetxeko otordua: zatoz Goienaren egoitzara bonuaren bila.

Zorionak guztioi!

Hemen dira iraileko sariak!

Irailean zehar PuntuEus fundazioak eskainitako poltsa, Arrikrutz kobak bisitatzeko sarrerak eta Harreman Dendako bidezko merkataritzako produktuz osatutako otarrea izango ditugu Goiena Klubeko bazkideen artean zotz egiteko.

Zozketan parte hartzeko:

Posta elektronikoz: kluba@goiena.eus
Whatsapp: Kluba [bazkide zenbakia] Poltsa / Arrikrutz / Otarrea 688 69 00 07 zenbakira.
Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.

Zorte on!