Kantarin izena emateko garaiz daude oraindik bailarako gaztetxoak

Kantarin parte hartzeko izena eman dute dagoeneko Debagoieneko 506 gaztetxok. Ikastetxeetan banatu genituen izena emateko orrien bitartez eman dute izena horiek. Eta ikastetxeen bitartez izena emateko epea amaituta, orain beste bi modutara eman dezakete gaztetxoek izena: 943 25 05 05 telefonora deituta edo idazkaritza@goiena.com helbidera idatzita.

Captura de pantalla 2013-09-26 a la(s) 18.47.13

 

Urriaren 2ra arte eman ahalko dute izena 2001. eta 2005. urteen artean jaiotako 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek, hiru eta bost pertsona bitarteko taldeak osatuta.
Kantarin parte hartzea guztiz doakoa da eta ez da derrigorrezkoa Goiena Klubeko bazkide izatea.

Kantuen banaketa

Zozketa bitartez banatuko dira abestiak eta gaztetxoen gurasoei iritsiko zaie mezu bat posta elektronikora edo mugikorrera jakinarazten zein kantu izango duen bere seme edo alabaren taldeak. Urriko lehenengo hamabostaldian bidaliko zaie mezu hori.
Mezua gurasoei
Mezu horretan zehaztuko zaie baita ere gaztetxoek nola ikasi beharko duten kantuaren letra eta koreografia. Kantariko blogean daude abestien letrak eta baita koreografia bideoak ere. Kantu bakoitzak bere dantzako pausuak ditu eta gaztetxoek bideo horren bitartez ikasi beharko dute koreografia. Edo kantuari eurek asmatutako dantza jarri nahi badiote, gaztetxoek aukera izango dute baita ere nahi duten moduan dantzatzeko. Baina garrantzitsua da letra eta koreografia ondo ikastea. Bideo eta letra guztiak blog honetan dituzue.
Gaztetxoekin entsegu labur bat ere egingo dugu ikuskizun egunaren aurretik. Entsegu hori izango da gaztetxoek aurretik etxean ikasi dutena errepasatzeko, ez da izango dantza bertan ikasteko. Eta helburua da gaztetxoek agertokia ezagutzea ikuskizunaren egunean lasaiago egoteko. Gurasoei bidaliko zaien mezuan jakinaraziko da entsegu tokia eta ordua. Ikuskizunaren egun eta ordua ere mezu horretan zehaztuko zaie gurasoei.

Informazio gehiagorako
Edozein zalantza izanez gero, galdetu iruzkinetan. Edo bestela, 943 25 05 05 telefonora deitu dezakezue zuen kezkak argitzeko.
Animatu eta hartu parte Kantariren laugarren edizioan!

Utzi erantzuna