Gaurko Goienako alea berezia izan da guretzako. La Tabernera del Puerto obrari tartea egiteaz gain, 1957ko eta 2000ko argazkiak txertatu dituzte. Baita Mertxe Salaberriri egindako elkarrizketa hunkigarria ere! Goienaren egile eskubideei esker (CC-BY-SA 3.0) ostiraleko alea hementxe txertatu ahal dugunez, aukera probestu nahi genuen, merezi duelakoan! Mila esker! Hala ere, aipamen berezia egin nahi genieke artikuluan …
Tag: la tabernera del puerto
Aza 05
Sarrerak BIHAR salgai / Entradas a partir de MAÑANA
Sarrerak bihar jarriko dira salgai Arrasateko Udalaren webgunean, Kutxanet-en eta Amaia Antzokian. Las entradas se pondrán a la venta mañana en la web del Ayuntamiento de Arrasate, Kutxanet y en el Teatro Amaia.
Aza 04
Zarzuela Arrasaten. Juan Arzamendiren artikulua
Ikertzen eta dokumentuak biltzeko gogoz gaude Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko partaideok, eta argazki zaharrez gain dokumentu bat topatu digu Mertxe Salaberrik. Orriren bat faltan duen arren, Juan Arzamendi zenak idatzitako dokumentua txertatu dizuegu, Arrasaten taularatutako obrak laburbiltzen dituena. Zoritxarrez ez dugu jakin non argitaratu zen artikulua, eta beraz, copyright-a ez duela esperota, blogeko egile eskubide …
Aza 01
1957ko bitxikeria
Entsegua izan dugu gaur, eta atzo webgunera igotako argazkiei buruz aritu gara. Fijatu zarete 3. argazkian presio-eltze bat dagoela? Itxura denez, garai hartan presio-eltzeak (olla exprés) oso preziatuak ziren. Horregatik, urte hartan protagonistari eltzea oparitu zioten lore sorta beharrean!
Urr 31
La Tabernera del Puerto Arrasaten: 2013, 2000 eta… 1957an!
Badakizue guztiok ez dela lehen aldia La Tabernera del Puerto ederra Arrasaten dugula. Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren lehen obra izan zen 2000. urtean, baina ez zen lehengo aldia izan. 1957. urtera jota, maiatzaren 4an Gurea Zinema-n taularatu zen. Baditugu protagonisten izenak ere! Marola: Mª Visi Coto Juan de Eguia: Jose Mari Mendizabal (elkarteko kide den …
Urr 27
Orkestrarekin lanean
Asteburu honetan orkestrako kideekin elkartu gara Arrasate Musikaleko aretoan, eta La Tabernera del Puerto goitik behera begiratu dugu. Ederra izan da! Orain arteko entsegu guztietan Eduardo Arzamendi izan dugu pianoan, eta segiko du, baina orkestrarekin entseguak egiteko ordua heldu da! Hilabete falta baita estreinaldirako, ez ahaztu! Bihar, hilak 28, Arrasate Musikaleko bazkideentzat jarriko dira sarrerak …
- 1
- 2
Iruzkin berriak