Quantcast

Category: argazkiak

1957ko bitxikeria

Entsegua izan dugu gaur, eta atzo webgunera igotako argazkiei buruz aritu gara. Fijatu zarete 3. argazkian presio-eltze bat dagoela? Itxura denez, garai hartan presio-eltzeak (olla exprés) oso preziatuak ziren. Horregatik, urte hartan protagonistari eltzea oparitu zioten lore sorta beharrean!

La Tabernera del Puerto Arrasaten: 2013, 2000 eta… 1957an!

Badakizue guztiok ez dela lehen aldia La Tabernera del Puerto ederra Arrasaten dugula. Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren lehen obra izan zen 2000. urtean, baina ez zen lehengo aldia izan. 1957. urtera jota, maiatzaren 4an Gurea Zinema-n taularatu zen. Baditugu protagonisten izenak ere! Marola: Mª Visi Coto Juan de Eguia: Jose Mari Mendizabal (elkarteko kide den …

Continue reading

Orkestrarekin lanean

Asteburu honetan orkestrako kideekin elkartu gara Arrasate Musikaleko aretoan, eta La Tabernera del Puerto goitik behera begiratu dugu. Ederra izan da! Orain arteko entsegu guztietan Eduardo Arzamendi izan dugu pianoan, eta segiko du, baina orkestrarekin entseguak egiteko ordua heldu da! Hilabete falta baita estreinaldirako, ez ahaztu! Bihar, hilak 28, Arrasate Musikaleko bazkideentzat jarriko dira sarrerak …

Continue reading

Elkarteko jostunak

Gaur jostunei bixita egin diegu. Lan eta lan ari ziren. Izan ere, aurtengoan lan handia izan dute: gizonen koruarentzako traje oso bat eta alkandorak; emakumeentzako amantala eta alkandorak; eta dantzarien soinekoak, besteak beste. Hemen dituzue argazki batzuk, kalitate onekoak ez diren arren… Egilea: Naroa Elortza

2. aktuko entseguen hasiera

Gaur hasi ditugu 2. aktuko entseguak, guztiok batera. Hona hemen argazki batzuk! Argazkien egilea: Naroa Elortza

Oporretatik bueltan…

Itzuli gara udako oporretatik, bai horixe! Ohikoa den bezala, astelehenetako entseguei igande goizetakoak batu zaizkie, kantua eta eszena konbinatuz. Oraingoan 1. aktuaren entsegua egin dugu, emakumeen koruaren eta bakarlarien protagonismoarekin. Hemen dituzue argazkitxo batzuk! Argazkien egilea: Naroa Elortza