Quantcast

Tag: elkartea

Elkarteko jostunak

Gaur jostunei bixita egin diegu. Lan eta lan ari ziren. Izan ere, aurtengoan lan handia izan dute: gizonen koruarentzako traje oso bat eta alkandorak; emakumeentzako amantala eta alkandorak; eta dantzarien soinekoak, besteak beste. Hemen dituzue argazki batzuk, kalitate onekoak ez diren arren… Egilea: Naroa Elortza

Gigantes y Cabezudos Goiena telebistan

Atzokoan Naroa Elortza Goiena telebistan azaldu zen. Hemen duzue Magazineko zatia. Iturria: Goiena.net

Entseguen hasiera / Comienzo de los ensayos

Kaixo guztioi! Hurbiltzen dabil beste zarzuela baten entseguekin hasteko data! Aurtengoan, twitter-etik iragarri bezala, Gigantes y Cabezudos [es] taularatuko dugu Amaia Antzokian. Zarzuela hau Manuel Fernández Caballero [eu] maisuarena da, eta letrak Miguel Echegaray y Eizaguirre [es]-renak. Noiz izango den entseguen hasiera? Ba 2012ko martxoaren 5ean, iluntzeko 21:00etan, Arrasate Musikalen. Zain izango gaituzue! Animatu eta …

Continue reading

Maria Izaga youtube-n

Hori bai sorpresa izan genuena atzokoan! Bagenekien gure elkarteko Maria Izagak zer nolako ahots ederra zuen, baina youtube-n ikusteak harritu egin gaitu! Hona hemen Adelen Someone like you abesten, bere eskolako jaialdi batean. Gozatu ezazue! Guri behintzat ia sinestezina iruditzen zaigu 17 urterekin halako ahots ederra eta indartsua izatea! Zorionak!  

La Revoltosa sarean

Kaixo guztioi. Azken aste honetan izan dugu La Revoltosa obraren entsegu orokorra eta estreinaldia. Hori dela-eta, Debagoieneko komunikabideak berriz ere gure alboan izan ditugu, eta kronika apartak eskaini dizkigute, baita argazki batzuk ere. Argazkia: Koldo Carrillo (Mondraberri) Jarraian estekak txertatu dizkizuegu, argazkiekin goza dezazuen. Era berean, irratian ere izan dugu emanaldien inguruko jarraipena. Estreinaldiaren aurrekoa …

Continue reading

Sarreren salmenta / Venta de entradas

Kaixo! Gure twitter kontuan zein beste komunikabide batzutan azaldu den bezala, bihar jarriko dira salgai zarzuelara joateko sarrerak, 17 eurotan. Honako lekuetan eros ditzakezue: Amaia Antzokiko leihatilan Kutxa.net-en eta telefono bidez Emanaldiak, lehenago ere aipatu dugun bezala, honako egun eta ordutan dira, Arrasateko Amaia Antzokian: Azaroaren 18an (ostirala), estreinaldia: 20:00etan Azaroaren 19an (larunbata), 26an (larunbata) …

Continue reading