Quantcast

Tag: Arrasate Musikal

Bazkideentzako sarreren salmenta hasi da!

Arratsaldeko 13:55ean hasi da Arrasate Musikaleko ataria jendez betetzen. 10 bat lagun izango ziren zain 14:15erako. Eta zain egon dira guztiak, formal-formal, 16:30era arte! Sarreren salmenta ederki hasi da, erritmo onean. Badirudi Arrasate Musikaleko bazkideak La Tabernera del Puerto ikusteko gogoz direla… Eskerrik asko lagunok!

Orkestrarekin lanean

Asteburu honetan orkestrako kideekin elkartu gara Arrasate Musikaleko aretoan, eta La Tabernera del Puerto goitik behera begiratu dugu. Ederra izan da! Orain arteko entsegu guztietan Eduardo Arzamendi izan dugu pianoan, eta segiko du, baina orkestrarekin entseguak egiteko ordua heldu da! Hilabete falta baita estreinaldirako, ez ahaztu! Bihar, hilak 28, Arrasate Musikaleko bazkideentzat jarriko dira sarrerak …

Continue reading

Bazkideentzako sarrerak / Entradas para socios/as

Konturatu gabe heldu da sarrerak iragartzeko garaia… Gaur Goienan ikusi ahal duzuen gisara, publiko egin da jada Arrasate Musikaleko bazkideek azaroaren 29rako (ostirala) sarrerak noiz eros ditzaketen. Aurten ere 3 euro merkeago izango dituzte bazkideek sarrerak, 15 eurotan. Honako egunetan eros daitezke Arrasate Musikalen: Urriaren 28, 29, 30 eta 31n, 16:30etik 19:30era Casi sin darnos cuenta …

Continue reading

Sarrerak eta emanaldiak / Entradas y funciones

Kaixo guztioi, egun on. Gaurkoan aurtengo emanaldi eta sarreren inguruko informazioa emateko mezua idatziko dizuegu. Emanaldiei dagokienez, honakoak izango dira: Azaroaren 17 (larunbata), 18 (igandea) eta 24an (larunbata): 19:30ean Azaroaren 23an (ostirala): 20:00etan Sarrerak azaro hasieran jarriko ditugu salmentan, baina oraindik ezin dugu data zehatza eman. Iaz bezala, azaroaren 3aren inguruan izango dela uste dugu, …

Continue reading

Kantuko kontzertua / Concierto de canto

Aurten ere Arrasate Musikaleko Tere Gonzalezen kantuko ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute, hurrengo ostiralean, hilak 22. Bertan, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideek ere Gigantes y Cabezudos-eko lehen hiru abestiak eskainiko dituzte. Bertaratu nahi? También este año el alumnado de canto de Tere Gonzalez, de Arrasate Musikal, dará un concierto de fin de curso, el …

Continue reading

Entseguen hasiera / Comienzo de los ensayos

Kaixo guztioi! Hurbiltzen dabil beste zarzuela baten entseguekin hasteko data! Aurtengoan, twitter-etik iragarri bezala, Gigantes y Cabezudos [es] taularatuko dugu Amaia Antzokian. Zarzuela hau Manuel Fernández Caballero [eu] maisuarena da, eta letrak Miguel Echegaray y Eizaguirre [es]-renak. Noiz izango den entseguen hasiera? Ba 2012ko martxoaren 5ean, iluntzeko 21:00etan, Arrasate Musikalen. Zain izango gaituzue! Animatu eta …

Continue reading