Webgune honetan bertan zein Goiena-n aipatu dute 1950eko hamarkadan zarzuela izan zela Arrasaten. Hala ere, badakigu zarzuela herrian egiteak bi erantzule garbi dituela: David Arzamendi (hemen eta hemen, besteak beste) eta Juan Arzamendi (elkarteko pianojole Eduardo Arzamendiren aita) anaiak. Ari gara ikerketa lanetan, ea nondik nora hasi ziren, zertan ibili ziren eta beste hamaika kontu jakin nahian, baina honako …
Tag: argazkiak
Aza 08
@goiena -ko artikulua
Gaurko Goienako alea berezia izan da guretzako. La Tabernera del Puerto obrari tartea egiteaz gain, 1957ko eta 2000ko argazkiak txertatu dituzte. Baita Mertxe Salaberriri egindako elkarrizketa hunkigarria ere! Goienaren egile eskubideei esker (CC-BY-SA 3.0) ostiraleko alea hementxe txertatu ahal dugunez, aukera probestu nahi genuen, merezi duelakoan! Mila esker! Hala ere, aipamen berezia egin nahi genieke artikuluan …
Aza 01
1957ko bitxikeria
Entsegua izan dugu gaur, eta atzo webgunera igotako argazkiei buruz aritu gara. Fijatu zarete 3. argazkian presio-eltze bat dagoela? Itxura denez, garai hartan presio-eltzeak (olla exprés) oso preziatuak ziren. Horregatik, urte hartan protagonistari eltzea oparitu zioten lore sorta beharrean!
Urr 31
La Tabernera del Puerto Arrasaten: 2013, 2000 eta… 1957an!
Badakizue guztiok ez dela lehen aldia La Tabernera del Puerto ederra Arrasaten dugula. Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren lehen obra izan zen 2000. urtean, baina ez zen lehengo aldia izan. 1957. urtera jota, maiatzaren 4an Gurea Zinema-n taularatu zen. Baditugu protagonisten izenak ere! Marola: Mª Visi Coto Juan de Eguia: Jose Mari Mendizabal (elkarteko kide den …
Urr 27
Orkestrarekin lanean
Asteburu honetan orkestrako kideekin elkartu gara Arrasate Musikaleko aretoan, eta La Tabernera del Puerto goitik behera begiratu dugu. Ederra izan da! Orain arteko entsegu guztietan Eduardo Arzamendi izan dugu pianoan, eta segiko du, baina orkestrarekin entseguak egiteko ordua heldu da! Hilabete falta baita estreinaldirako, ez ahaztu! Bihar, hilak 28, Arrasate Musikaleko bazkideentzat jarriko dira sarrerak …
Urr 24
Elkarteko jostunak
Gaur jostunei bixita egin diegu. Lan eta lan ari ziren. Izan ere, aurtengoan lan handia izan dute: gizonen koruarentzako traje oso bat eta alkandorak; emakumeentzako amantala eta alkandorak; eta dantzarien soinekoak, besteak beste. Hemen dituzue argazki batzuk, kalitate onekoak ez diren arren… Egilea: Naroa Elortza
Iruzkin berriak