Badakizue guztiok ez dela lehen aldia La Tabernera del Puerto ederra Arrasaten dugula. Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren lehen obra izan zen 2000. urtean, baina ez zen lehengo aldia izan. 1957. urtera jota, maiatzaren 4an Gurea Zinema-n taularatu zen. Baditugu protagonisten izenak ere!
- Marola: Mª Visi Coto
- Juan de Eguia: Jose Mari Mendizabal (elkarteko kide den Joserra Mendizabal-en aita; aurten “Simpson”)
- Leandro: Fernando Aranburu
- Simpson: Nicolas Agirre
- Chinchorro: Simon Arregi
- Abel: Libe Iñarra (elkarteko kide den Mertxe Salaberri-ren ama; gure “Antigua”)
- Antigua: Marichin Villar
- Verdier: Luis Mª Maidagan
Koruan, berriz, Parrokiako abesbatza. Gasteizko orkestra izan zen musikaren arduradun, Jesus Aranbarri-ren zuzendaritzapean. Pianoan Juan Arzamendi, elkarteko kide eta pianojole den Eduardo Arzamendi-ren aita. Juanen anaia David Arzamendi aritu zen, berriz, zuzendari lanetan. Zeinen txikia den mundua, aizue…
Eta hementxe argazki batzuk, Mertxe Salaberrik emandakoak!