Asteburu honetan orkestrako kideekin elkartu gara Arrasate Musikaleko aretoan, eta La Tabernera del Puerto goitik behera begiratu dugu. Ederra izan da! Orain arteko entsegu guztietan Eduardo Arzamendi izan dugu pianoan, eta segiko du, baina orkestrarekin entseguak egiteko ordua heldu da! Hilabete falta baita estreinaldirako, ez ahaztu!
Bihar, hilak 28, Arrasate Musikaleko bazkideentzat jarriko dira sarrerak salgai. Guztiontzat, berriz, azaroaren 4aren inguruan jarriko dira. Abixatuko dizuegu hala ere!
Hemen atzoko argazki batzuk.