Quantcast

La Revoltosa sarean

Kaixo guztioi.

Azken aste honetan izan dugu La Revoltosa obraren entsegu orokorra eta estreinaldia. Hori dela-eta, Debagoieneko komunikabideak berriz ere gure alboan izan ditugu, eta kronika apartak eskaini dizkigute, baita argazki batzuk ere.

Argazkia: Koldo Carrillo (Mondraberri)

Jarraian estekak txertatu dizkizuegu, argazkiekin goza dezazuen. Era berean, irratian ere izan dugu emanaldien inguruko jarraipena. Estreinaldiaren aurrekoa bada ere, elkarrizketa txertatu dizuegu jarraian.

Ongi izan, eta mila esker hurbildu zareten guztioi!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.