Oraingo atalean Mutrikun bizi den kataluniarra eta jatorriz Venezuelakoa den Zarauzko bizilaguna dira protagonistak, aurrenekoa belarriprest eta bigarrena ahobizi. [SAIOA]
Yoni Camacho, Laboaren Txoria txori abestiaren bertsioarekin ezagun egindako Sonakay taldeko ijito euskaldun belarriprest-a, eta Sandra Fernandez, Zegamako ahobizi kataluniarra, dira protagonista oraingo saioan. [SAIOA]
Sortzez Marokokoa den Ghita Ourdi eta Japoniatik etorritako Soh Saito dira atal honetako protagonistak, Eibarko eta Azkoitiko hamaikakoetan daudenak, hurrenez hurren. [SAIOA]
Hondarribiko ahobizi Alicia Gil eta Irungo belarriprest Liseth Tulcanazo dira protagonistak. Liseth, adibidez, Ekuadorkoa da, eta euskara ulertzen du, tabernan lan egiteari esker; Aliciari, ostera, ama bihurtzean sortu zitzaion euskararako grina. [SAIOA]
Goienaren saioan, Ikaztegietan saharar jatorriko Tarba Dedah belarriprest-a da protagonista, eta Donostian ahobizi bat, Garazi Urrosolo, eta haren eskutik baita Mertxe Rodriguez, Marimotots, ere. [SAIOA]
Marta Torres, Zaragozan jaiotako Elgetako ahobizi-a, eta Piedad Viaña, Lazkaoko belarriprest-a, dira oraingoan protagonistak Goienaren saioan. Biak daude Euskaraldian parte hartzeko gogoz, hala erakutsi dute. [SAIOA]
Euskaraldiari buruzko Goienako saioak David Rascon Soraluzeko belarriprest-a eta Nadeth Agirre Orioko ahobizi-a ditu oraingoan protagonista. Bide batez, gaztetxe kontuak, arraunari buruzkoak eta beste zenbait, beti euskararen testuinguruan.
Euskaraldia aitzakia hartuta Goienak eta Infosarek ekoiztutako saioaren lehen atalean, Oñatiko ahobizi bat eta Urretxu-Zumarragako belarripresta. Ana Marirekin, antzerki kontuak eta erretiratuen elkarteko euskara eskolak; Julianekin, euskaltegira bisita.
MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikerlaria da Jose Ramon Vitoria; hori ogibidez, gaur egun, baina, zalantzarik barik, musikak ere biziarazten du arrasatearra. Musika ikasteko Ostadarraren hotsaz metodologia