Musika kontuekin amaitzeko, Reincidentes, MCD eta SA moduko taldeen kontzertuetako pasarteak; Benito Lertxundi ere bai, eta baita garaiko eskualdeko taldeak ere: Zakarrak, Malaña, Eskoria-Tza, Heriotza, Xementerio, DdDP…
Arrasate Telebistaren artxibotik berreskuratutako irudiekin egindako saioa. Aurrenekoa, musikari eskainia; hainbat kontzertutako pasarteak: Hertzainak, M-ak, Imanol, Ruper Ordorika eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, besteak beste.
Gauza jakina da gure gizartea zahartzen ari dela, gero eta handiagoa dela batez besteko adina. Are jende gehiago izan daiteke, beraz, etorkizunean adinkeria deritzon fenomenoaren biktima. Debagoiena eraldatzen sortako erreportajea.
Debagoiena eraldatzen sortako beste erreportaje bat, denda txikiei eskainitakoa oraingoa. Jone Arrazola antropologo eta ikerlariarekin mahaian, partida jokatu ahala elkarrizketan, eta gertuko merkataritzaren hainbat ezaugarri agerian uzten duen pasartea.
Datozen asteotako Debagoiena eraldatzen sortaren barruan, Euskara eta integrazioa gaitzat duen erreportajea. Hemen bizi diren eta euskara maila eta hizkuntzarekiko hurbilpen desberdina duten lau andaluziarrekin osatutako erreportajea. [SAIOA]
Bagarari eta eskualdearen eraldaketarako proposamen berriari buruzko ikus-entzunezkoa. Gaur arratsaldean Arrasateko Kulturaten egindako ekitaldiarekin eman dio amaiera Bagarak 2010ean hasitako ibilbideari, eta bestelako proposamen baten esku utzi du
Miguel Altunaren eta Goi Eskola Politeknikoaren iragana, oraina eta etorkizuna hizpide ditu erreportaje berezi honek; are gehiago, ikastetxeena eta haren bitartez bailararena, hein batean, behintzat, Debagoienaren izaeran eragin zuzenekoa
Euskaraldiarekin batera amaitu zen Goiena telebistako saioa ere, eta azken atalean gonbidatu berezi bat izan zen: Kike Amonarriz. Orain arteko ataletan irtendako gaien azterketa egin zuen Amonarrizek, eta