Euskaraldiarekin batera amaitu zen Goiena telebistako saioa ere, eta azken atalean gonbidatu berezi bat izan zen: Kike Amonarriz. Orain arteko ataletan irtendako gaien azterketa egin zuen Amonarrizek, eta
Oraingo atalean Mutrikun bizi den kataluniarra eta jatorriz Venezuelakoa den Zarauzko bizilaguna dira protagonistak, aurrenekoa belarriprest eta bigarrena ahobizi. [SAIOA]
Yoni Camacho, Laboaren Txoria txori abestiaren bertsioarekin ezagun egindako Sonakay taldeko ijito euskaldun belarriprest-a, eta Sandra Fernandez, Zegamako ahobizi kataluniarra, dira protagonista oraingo saioan. [SAIOA]
Sortzez Marokokoa den Ghita Ourdi eta Japoniatik etorritako Soh Saito dira atal honetako protagonistak, Eibarko eta Azkoitiko hamaikakoetan daudenak, hurrenez hurren. [SAIOA]
Hondarribiko ahobizi Alicia Gil eta Irungo belarriprest Liseth Tulcanazo dira protagonistak. Liseth, adibidez, Ekuadorkoa da, eta euskara ulertzen du, tabernan lan egiteari esker; Aliciari, ostera, ama bihurtzean sortu zitzaion euskararako grina. [SAIOA]
Goienaren saioan, Ikaztegietan saharar jatorriko Tarba Dedah belarriprest-a da protagonista, eta Donostian ahobizi bat, Garazi Urrosolo, eta haren eskutik baita Mertxe Rodriguez, Marimotots, ere. [SAIOA]
Marta Torres, Zaragozan jaiotako Elgetako ahobizi-a, eta Piedad Viaña, Lazkaoko belarriprest-a, dira oraingoan protagonistak Goienaren saioan. Biak daude Euskaraldian parte hartzeko gogoz, hala erakutsi dute. [SAIOA]
Euskaraldiari buruzko Goienako saioak David Rascon Soraluzeko belarriprest-a eta Nadeth Agirre Orioko ahobizi-a ditu oraingoan protagonista. Bide batez, gaztetxe kontuak, arraunari buruzkoak eta beste zenbait, beti euskararen testuinguruan.