Quantcast

Ekogune 16

Hidrolorontzi bat nola egin azalduko digu gaurko saioan Anjel Azpillaga ingurumen hezitzaileak. Etxean barazki batzuk landatzean, landareek ura euren kabuz har dezaten ontzi bereziak dira hidrolorontziak, norberak errez egiteko modukoak. Slow food mugimenduaren gainean ere jardungo dugu gaurko saioan, Donostiako conviviumeko lider Juan Manuel Garmendiarekin. Ecogastronomia bultzatzen du Slow food filosofiak, ondo eta goxo jatea bai baina erabilita bertako produktuak, ez bertan hazitakoak bakarrik, bertako barietateak. Eta Tximeletak izango ditugu, baita ere, gaurko saioko protagonista. Mundu osoko 7.000 daude ikusgai, Irungo erakusketa iraunkorrean. Manuel Agirresarobek lagunduko digu tximeleten gaineko gure ezagutza handitzen. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude