Ekogune 10
|Ekogune saioaren gaurko erreportajean Breen egitasmoa ezagutu behar dugu. Akuikultura iraunkorreko proiektua da, arrain haztegi ekologiko bat. Elikagai begetalez hazten diren arrainak ekoizten dituzte, jateko eta beste arrain haragijale batzuk elikatzeko, hauen elikagaiak itsasoari lapurtu beharrik gabe, adibidez. Gainera, ura ere berrerabili egiten dute, garbitzeko landareak erabiliz, eta landareek uzta ederra ematen dute gainera. Plan berdean Arrikrutz Oñatiko Kobetara egin behar dugu bisita. Urak zizelkatutako lurpeko paisaia ederra, estalaktita eta bestelako formazio ederrez apainduta, balio paleontologiko handikoa. Eta berdekerietan Zarautzen jardun dugu galdezka. 2080 urterako 11-13 metro atzeratu omen daiteke hondartza lerroa klima aldaketaren eraginez. Aintzat hartzen al ditugu ohartarazpenok? Ba al gaude ezer egiteko prest hori gerta ez dadin? Hau eta gehiago, hastera doan saioan, Ekogune! [SAIOA]