Gizartea 6 (2)
|1991ko udal hauteskundeetan HBrena izan zen zerrenda bozkatuena, baina PSEk eta EAJk akordioa egin zuten euren hautetsi denen botoak jaso eta Nekane Iglesias bilaka zedin Arrasateko alkate. Jeltzale denek ez zuten, ordea, bozkaketan akordioa errespetatu, eta Xabier Zubizarretaren esku geratu zen, berriro, alkatetza. Kontu hauetaz gain, hainbat debagoiendar Gureak-en lanean eta Juan Arregi enpresa buru aretxabaletarrari omenaldia, besteak beste, oraingo saioan.