Quantcast

Ekogune 21

Lur Denok egitasmoaren gainean jardungo dugu gaur erreportajean. Harreman mota berriak, beste gizarte eredu bat proposatzeko batu diren zenbait antolakunderen ekimena da. Ortu ekologikoak ari dira sortzen Euskal Herrian, bertako produktuak egitasmoa sustengatzen duten herritar bazkideen artean banatzeko gero. Ortuak egiteko erabilerarik ez zuten lurrak berreskuratzen dituzte, eta ortuotan lanpostuak sortzea ere bada asmoa. Elkarrizketan Daniel Hermosilla EHUren psikologia fakultateko irakasle eta ikerlariarekin jardungo dugu. Publizitatearen psikologia izango dugu hizpide; Hermosillarekin aztertuko dugu publizitateak eta marketinak nola darabiltzaten irizpide psikologikoak jendeari erosketa ohiturak sortu eta hauek kontsumora bultzatzeko. Eta Urretxuko Urrelur museoa ere bisitatuko dugu saioaren amaieran. Mineral, arroka eta fosilen bilduma ederra dago bertan ikusgai eta Arantxa Oria hezitzailearen eskutik jasoko ditugu haien guztien gaineko azalpenak. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude