Quantcast

Ekogune 17

Kontsumobideren tailer batean parte hartuko dugu gaurko saioan, ikasleekin batera. Tailerron helburua da ikasleak jabetzea kontsumitzaile gisa hartzen dituzten erabkiek bizi garen planetaren iraunkortasun handiagoan lagun dezaketela Elkarrizketan Gorka Bueno EHUko irakasle eta ikerlariarekin ariko gara bioerregaien gainean hizketan. Bere horretan beriztagarriak dira bioerregaiak eta CO2 isurketa zuzenik ere ez dute. Hala ere, bioerregaiotarako lehengaien ekoizpenak zalantza handiak eragiten ditu iraunkortasunaren ikuspegitik. Carsharinga izango da gaurko saioko beste gaietako bat. Orduka alokatu eta herritarrek erabiltzeko auto elektrikoak jarri dituzte Donostiako hainbat auzotan. Donostiarrei galdetuko diegu zer iruditzen zaien ekimena. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude