Etiketaren artxiboa: publizitatea

Gerontofobia

Donostiatik Bilborako bidea egin duen El Sol publizitate iberoamerikarraren jaialdi ospetsuan, aurten eman diren sari nagusien artean, Padres en slip dago. Ikusi ez duenak zertaz ari garen jakin dezan:
Saatchy & Saatchy publizitate agentziak eginiko spotean, beroa dela-eta,
etxetik galtzontzilo hutsean ari diren gizonezkoez trufatzen dira. Burua soil
eta tripa dauzkaten gizaki adineko horien gustu falta salatu, eta
familiakoengan eta etxera datozenengan auzo-lotsa eta nolabaiteko nazka
sorrarazten dutela agerian utziz. Zuri-beltzezkoa eta musika klasiko
dramatikoaz apaindutako iragarkian, egoera umiliagarri horretatik libratzeko,
proposatzen zaigu erostea airea egokitzeko elektragailu bat.

Horraino, iragarkiaren deskribapena. Eta, hemendik aurrera, publikoki
onargarriak ala arbuiagarriak diren rolen trataerari buruzko iruzkinak. Eta
nola hedabideetan, generoa, klasea, adina, arraza edota sexua estereotipatzen
diren, eredu itxi eta baztertzaileak erabiliz. Aipagai dugun publizitate pieza
horretan, adina ageri da inposaketarako molde gisa.

Gauzak dexente aldatu beharra dago oraindik
ere adinekoak galtzontzilotan eta kulerotan normaltasunez agertu arte

Heldutasun falta ikaragarria
erakusten duen gizartean, gutxituta dago adineko gizon emakumeen presentzia
publikoa. Ez dira agertzen irizpidedun subjektu aktibo gisa eta are gutxiago
fisikoki erakargarri ala desiratu modura.

 

(Gerontofobia izenpean, Argiarako idatzi nuen artikuluaren lehen zatia)

Ordainpeko edukiak

Branded contect izena erabiltzen hasi aurretik ere, ugari izan dira jatorri eta helburu komertziala zeukaten hedabideetako edukiak.
Gaur El Paisek dakar artikulu interesgarria gai honi buruz.
Nik beste bi adibide aipatuko ditu. Lehena James Bond-en pelikulak eta bestea gertukoakoa: Radio Euskadik eta Clinica Quirón-ek daukaten bikote harremana.
Fijatu zaitez, irrati publiko horretan, medikuntza eta osasunaz espezialista bat elkarrizketatzen  duten askotan, Quirón klinikakoa izaten da.