Etiketaren artxiboa: movistar

Berba ontziak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Uda partean, telefono
mugikorraz, gura adina eta dohanik berba egiteko aukera eskaintzen duten
konpainiak ugaritu egin dira. Garai bateko Euskaltelen Guiken” plagiatuz,
Moviestarrek “Yes, weekend” atera du orain. Hala ere, Obamaren hauteskunde
kanpainaren zein kopia eskasa egin duten ikusteaz gain badago beste gauza bat
harritu egin nauena iragarki horretan: ezer ez esateko deietara animatzen
zaituztela. Buffet librearen politika da, goserik gabe jan. Beharrik gabe, saldoetan
erropak erosi. Dozenaka jasotzen ditugun telebista kanaletan zer dagoen jakin
barik ere aparailua piztu eta  zapeatzen
hasi. Orokorrean, udak ez dio telebistari onik egiten: ikusle gutxiago, eduki
errepikatu gehiegi, eguzkitan jarritako izozkiekin bezala, programa goxoegiak
eta bigun-bigunak eskaintzen  dituzte. Normala
halakoetan, telefono mugikorra irtenbide modura aurkeztea!