Etiketaren artxiboa: lopez

Hauteskunde kartelak: PSE

Gaiztoa izatearen plazerra errazten du 2012an EAEko Legebiltzarrerako hateskundeetarako PSEk plazaratu duen kartelak.
Zer eta jende askoren imaginarioan ETAren jarduna behin betirako uztea erabaki zueneko egunean, AEBko tren batean harrapatu zuen lehendakaria orain ere dio “Estamos a lo que hay que estar”.

Nori otuko zitzaion argazkia zuri beltzean ateratzea (Antonio Basagoitirena ere halakoxea da)?
Grisa nagusitzen da argazkian. Eta gizon bat bere horretan, bakarrik. Lanean, hori bai. Ala, tira, behintzat, ordenagailura begira.

Trena aipatu dut lehen. Kanpainako argazkikoak gogorarazten dit RENFEko geltoki buru bat, bere bulegoan, hurrengo trena noiz  datorren zain. Serio demonio, “Guk gure bidea”, “Guk gure bidea” behin eta berriro bere pantailan idazten duen bitartean.

Treneko prentsa  agerraldi famatua eta oraingo kartelerako argazkia pertsona berberak erabaki al du? Nor da kanpaina burua?

.

Hitzetan katramildu

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

ETAk bere bideokomunikatuan aipatzen zituen
argudioei aurre eginez, Ares sailburuak “no nos van a enredar”
esaldia erabili zuen handik gutxira emandako prentsaurrekoan.

Politiko askok bere diskurtsoa gerturatzeko,
hizkuntza arrunta eta herrikoiari eginiko keinu bat zela iruditu zitzaidan.
Momentuko okurrentzia.


Egun bat ala bi beranduago, gobernu bereko buruak,
PSEren kongresuan “enredar” famatua bota zuen. Kasualitate gehiegi,
baina tira, beraien artean hitz egingo dute ezta, eta halakoetan gauzak pegatu
egiten dira.


Politikagintzaren erritmuna beranduegi, Urkulluk,
Onda Vascan egin zioten elkarrizketan, zer eta
…”enredar”
aditza bota zuen.

Egongo dira bada, beste berbaren batzuk norberak
esan nahi dituenak gorpuzteko ala?
Hitz desberdinak, esangura propioak, ikuspegi
berezituak…


Gaur jakin dut “Enredada”
(“Tangled”, 2001) izeneko marrazki bizidun pelikula ere badagoela
(Grimm anaien istorio batean oinarritua).
Eta ezin ahaztu 70. hamarkadako telebistako
“Enredo” telesaila (Susan Harris famatuarena).

Pelikula eta soap opera , izen bera duten istorio,
formato eta medio desberdinak dira.


Ez dakit ordea, hasierako hiru politikari horien
jardunean hitz berbera erabiltzea kasualitate hutsa izan ote den ala gidoan
dagoen gakoa.

Mimetizatu

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Lopez lehendakaritzara
eraman zuten hauteskundeen ostean asko entzuten den galdera da ea  gauzak asko aldatuko ei diren EITBn.
Eguraldiaren mapa birmoldatu eta hainbat aurkezle eta tertuliakide kenduko dituzten
susmoa  dago, nonbait.  Ikusiko dugu.

Laster gainera.

Baina, dagoeneko
konprobatu ahal izan  duguna da
Europarako bozketa-eguneko telebista programan eginiko “saldoak”. ETB2n
lehenengo eta ETB1n gero, hauteskundeei dedikaturiko  saioek ez zuten eduki ez gatzik ezta
berakatzik ere. Oso programa epelak izan ziren, bai baliabide teknikoz baita
kazetarien inplizazioz ere. Ordu bete eskasean ibili ziren  emaitza ofizialak zabaltzen eta alderdien
egoitzekin tramitezko koneksioak egiten. Ez guztiekin gainera, Iniziatiba
Internazionalistakoekin ez zuten ez elkarrizketarik ezta baloraziorik ere jaso.
Iruñean zirelako akaso. Mapak aldatuta dituztela  erakutsiz, behar bada.

 

Lasaiago

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Lopez  lehendakari izendatzeak
nolabaiteko bertigoa sortzen zidala aitortu nien nire lagunei. Hizkuntza
eskubideen eta euskararen normalizazioaren gaiek kezkatzen ninduten gehien.

Orain arte PSEk 
erakutsi duen kontrakotasuna dela-eta, beldurra ematen zizkidatenak hauek ziren,
besteak beste: tokiko telebistetan hizkuntza bietako kuotak ez betetzea, herri
zein eskualdetako prentsa idatziari diru-laguntza publikoak ukatzea eta,
orokorrean, gutxitua izan den hizkuntza bati babesik ez eskaintzea.

Desberdintasunak ikusten nituelako EAJ eta PSEren artean,
esku aldaketak zirraratxoa sortzen zidan.

Maila zabalagoan ere, naziotasunaren inguruan desberdintasunak
ikusten nituelako bi alderdien artean, emango 
diren aldaketak txarrerako izango zirela pentsatzen nuen.

 

Gauzak beste modu batera ikusten hasi naiz Urkullu, EAJko 
nagusia, SERen entzun nuenetik, ostiralean.

“Hoy por hoy” 
magazinak  asko harritu nau kanpaina
osoan zehar, PSEren aldeko agertu delako, inongo lotsa barik. Ez  bakarrik alde,baizik eta alderdi horren ildoa
markatu guran. Franzine alderdi sozialistaren aktibo bat izan da, dudarik gabe.

Baina, lehengora bueltatuta, ostiralean Urkullu elkarrizketatu
zuten eta D3Mk  aurkezterik izan ez duen
hauteskunde baten legitimotasunaz erantzun zituenak errealitatean jarri
ninduten. “Egun on/Buenos días” prototipikoa den Urkulluk, bere ahots sendo eta
gizontiarraz garbi utzi zuen bere iritzia: legeak markatzen duenaren araberako
hauteskundeak izan dira eta marko horretan egiten den dena demokratikoa da.

Franzinok gutxiagorik ez zuela espero aitortuz, agintari
jeltzalearen esanak bedeinkatu egin zituen eta “pakea  orain eta gero gloria”.

Irratsaioa entzunaz bapatean eta kolpez desagertu ziren nire
bildurrak eta bertigoak.

PSE lehendakaritzara igota ere, EAJn agintzen dutenengandik
(eta horretarako legitimotasun espainiarra beharrezkoa dutenengandik) oso
urruti ez dira egongo.

Azken egunotan asko erabiltzen duten hizkera erabiliz, EBBk EAJn
“kolpea” jo du eta horren berri emanez Urkullu 
dabil, hauteskunde gauean bozeramale lanetan lehenengo eta irratietan harrez gero.