Etiketaren artxiboa: lehendakaria

“Bi lehendakari…

“…eta biak emakumezkoak” horrela  bota dit, hauteskundeen gaineko apostua egiteko  papera ta bolia eskatu dugunean tabernan.
“Ez da  posible. Hipotesi txoroenek ere ez dute aukera hori aurreikusten. Nafarroan  eta EAEn, aldiberean, bi emakume izatea agintari nagusi,  ezinezkoa da. Zu  ez zaude ondo!” esan diot nik.
Bera kikildu ez eta bazkari bat jarri du jokoan. Eta nik onartu.

Wikipedia irakurrita zekarren: “Barcina Burgosen sortu, Bizkaian bizi  17 urte zituen arte eta gero Iruñean. Mintegi, Lizarran jaio eta Algortara  joan zen bizitzera. Laster  Gasteizen egingo du lan.”. Azkena esanaz  bat, keinu egin dit!

Gabonak helduko dira gu biok mahaiaren bueltan jarri orduko baina  tira bere kontu jatea pentsatzen dut.

Paperezko serbilletan eta  hemen idatzita gelditu da.

Aulela bolie

“Egun on-Buenos días” esamolde  kastrantearen parekoa erabiliko ote du
Lehendakariak Txinako bidaian? Txinerak dauzkan zailtasunak kontuan
hartuta ez dut uste ibiliko denik barra barra hau bezalakoak esaten: 
我很高兴到这里
来。我很遗憾没有能说中文。
Baina agian ausartuko da “Egun on-早安” (irakurri horrela: Zǎo ān)
erabiltzen.

Txinan dabil Lehendakaria (esan gura  dut bidaian dagoela),  hemengo
enpresari talde batekin. .
Bidaiaren aitzakian, EITBko albistegi horietako batean entzun nuen eta
euskaraz (omen)  zebilen arren  txineraz  sekulako erraztasuna  duela
iruditu zitzaidan: “Euskadiko enplesen  nazioalteko ploiekzioan
laguntxeko eta  suspeltxeko gaude hemen . “

Mimetizatu

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Lopez lehendakaritzara
eraman zuten hauteskundeen ostean asko entzuten den galdera da ea  gauzak asko aldatuko ei diren EITBn.
Eguraldiaren mapa birmoldatu eta hainbat aurkezle eta tertuliakide kenduko dituzten
susmoa  dago, nonbait.  Ikusiko dugu.

Laster gainera.

Baina, dagoeneko
konprobatu ahal izan  duguna da
Europarako bozketa-eguneko telebista programan eginiko “saldoak”. ETB2n
lehenengo eta ETB1n gero, hauteskundeei dedikaturiko  saioek ez zuten eduki ez gatzik ezta
berakatzik ere. Oso programa epelak izan ziren, bai baliabide teknikoz baita
kazetarien inplizazioz ere. Ordu bete eskasean ibili ziren  emaitza ofizialak zabaltzen eta alderdien
egoitzekin tramitezko koneksioak egiten. Ez guztiekin gainera, Iniziatiba
Internazionalistakoekin ez zuten ez elkarrizketarik ezta baloraziorik ere jaso.
Iruñean zirelako akaso. Mapak aldatuta dituztela  erakutsiz, behar bada.