Etiketaren artxiboa: legebiltzarra

Bekokian idatzita:EAJ

Hauteskundeetako kartelak errepasatzen nabilen honetan, aitortu behar dizuet niri bai, niri gustatu zaidala IƱigo Urkulluren kartela. http://www.goiena.net/blogak/hamaika

Hasieran ez ninduen konbenzitzen argazkiari egin dioten kolore solarizazioak. Baina zalantza barik begirakunak sekulako indarra hartzen du. Eta ezpainek!  Basagoiti enbidian egongo da, haren kolore faltan.
Auzoko jeltzale batek esango lukeen bezala, “jentleman” baten antza du!
Esloganean “aurrera” eta argazkiaren  behekaldean EAJren “bolie”. Eta modernitatearen zigilua: QRa. Konpleto.

Hauteskunde kartelak: PSE

Gaiztoa izatearen plazerra errazten du 2012an EAEko Legebiltzarrerako hateskundeetarako PSEk plazaratu duen kartelak.
Zer eta jende askoren imaginarioan ETAren jarduna behin betirako uztea erabaki zueneko egunean, AEBko tren batean harrapatu zuen lehendakaria orain ere dio “Estamos a lo que hay que estar”.

Nori otuko zitzaion argazkia zuri beltzean ateratzea (Antonio Basagoitirena ere halakoxea da)?
Grisa nagusitzen da argazkian. Eta gizon bat bere horretan, bakarrik. Lanean, hori bai. Ala, tira, behintzat, ordenagailura begira.

Trena aipatu dut lehen. Kanpainako argazkikoak gogorarazten dit RENFEko geltoki buru bat, bere bulegoan, hurrengo trena noiz  datorren zain. Serio demonio, “Guk gure bidea”, “Guk gure bidea” behin eta berriro bere pantailan idazten duen bitartean.

Treneko prentsa  agerraldi famatua eta oraingo kartelerako argazkia pertsona berberak erabaki al du? Nor da kanpaina burua?

.