Sinistu ezinean nago EITBren 30. urteurrena dela-eta, UEUk antolatutako jardunaldia ez dela egingo jende gutxiegi apuntatu delako.
Ez zen bada pil-pilean zegoen afera, kezka iturri eta eztabaida gai hainbesterentzako? Ez ziren firmak biltzen aritu duela gutxi?
Berriro begiratu dut egitaraua eta oso interesgarria iruditu zait…eta, aukera primerakoa nahi dugun irrti-telebistagintza euskaldun eta publikoaren gainean berba egiteko. Aukera galdua, itxura batean.
Baina, akaso Sanpedroak direlako, gay harrotasunaren eguna delako… egun desegokiak ziren!!
Axolagabekeria behintzat ez da izango, ezta?