Etiketaren artxiboa: frantzia

Lur-aldeak

Entzun dut Mohamed Merah ekintzaile yihadista jatorri argeliarrekoa zela.
Egun batzuk lehenago hilda gertatu ziren soldadu frantziarretatik bi famili arabiarrekoak ziren eta bat guaianarra zela irakurri dut.
Tolosako eskola judutarrean hil zituztenak hiru haur eta irakaslea Israelen lurperatu zituzten, telebistan ikusi dudanez.
Nicolas Sarkozyren arbasoak hungariarrak eta judutarrak ziren, wikipediak dioenez.

Jatorria. Joan-etorria. Lurra hartu. Lurra eman.

Tipula salda

Amerikako Estatu
Batuetako hauteskundeetan parte hartzeko aukerarik ez edukitzeak, kanpaina
urrutitik ikusteko parada ematen du.
Hautagaiak izan gizon ala emakume, zuri
ala beltz, demokrata ala errepublikar pelikula baten gidoian bezala ageri zaizkigu.
Mitinak, zerutik behera datozen puxika edota koloretako papertxoak, hizlarien  keinukera, jendea txaloka eta “we can”
famatuak eskaleta, atrezzo eta gidoiko lerroan idatzitakoak dirudite.
 Espektakuluaren
izenean onargarriak, baina bere horretan hutsalak.

Frantziako eta Espainiako
hauteskundeen inguruan antolatutako lehia mediatikoa ere ikuspegi hotz beraz
hartzen ari naiz, aurtengoan. Tipula efektua sumatzen dut han eta hemen: azaletik
hasi eta barruko geruzak kendu, bata bestearen atzetik, eta mamirik ez duela.

Ikuspegi
hortatik, kamera bati begira antolatutako ekitaldiak, argazkietarako irribarreak,
etxean jasotzen ditugun panfletoak, telebistako eztabaidak, peajeko
elkarrizketak eta abarrak,  negarra eta
asperdura bitarteko zerbait eragiten didate, tipulekin bezala.