Lagun batek beti tentatzen nau txikehn bildu.net-en bideoekin, barrezka lehertzen den bitartean. Umorea oso garrantzitsua dela zalantzarik ez dago. Baina aitortu beharra daukat sinistuta nengoela sarea gehiago erabiliko zutela eta, beraz, EAEko legebiltzarrerako kanpainan ehbildu sare sozialez eta biralitateaz gehiago baliatuko zela.
Mintegi hautagaia oso ondo ikusi dut twitterren eta blogean (postak gehiagitan luzeegiak ateratzen zaizkion arren). Eta aurrez aurreko elkarrizketetan. Baina, kanpainan zehar ez da gehiegi erabili berak duen balio ikonikoa. Lehen planoa ondoen aguantatzen duen hautagaia da eta hori asko da.
Kartelak tira, ez zaizkit berritzaileak iruditu. Agian, berriro ere jo delako talde irudira eta, nik uste, oraingo honetan, plano laburrak eta gertutasuna zirela plazaratu behar ziren elementuak.
Emaitzen gaineko apostuak oso garbiak egin ditu artikulutxo honen hasieran aipatu dudan lagunak, ehbildu lehen indarra izateraino. Norberaren nahiak estatistika elektorala hankaz gora jartzea ez zaio inporta. Dagoeneko Laura Biltegi deitzen du hautagai bizkaitartua.