Etiketaren artxiboa: eae-anv

“Erruduna sentiaraztea zenuen lege…”

Memoria kolektiboan (telebistan
agertzen diren irudiez osatua dagoena; 
 bestelakorik ez dagoela baitirudi)
fresko ditugu, oraindik ere, Fórum   Filatélico eta  Afinsako aferaren
irudiak. Azken egunean beste bi 
gehitu zaizkie, Lehman Brothers finantza
enpresa erraldoiarenak eta 
espainiar epaitegi gorenak ANV-EAE legez
kanporatzearenak.

Eta, honainoa heldu zaren irakurlea, leitzen segi eta
jakingo duzu 
nola lotzen ditudan nik hiru horiek.

Posta-zigiluak
diru trukean

Itxura oneko bulego batzuen kanpo aldea, forja eta guztiz
jantzitako 
ate zabalak, metalezko plakak enpresaren izen disdiratsua
agerian 
zutenak  eta, panoramika bat eginez, kontrapuntu gisa, inbertsio 

horietan kalteturik gertatu zirenak, pankarta ziztrin baten 
atzealdean,
justizia eske (ikus El Paisek ateratako argazkia).

2006ko kontuak dira eta gogoan dut irudi horiezaz gain ikaragarri deigarria iruditu
zitzaidala  
orduan  notizien testuaren sustratuan  ageri zen ikaskizuna: “dirua 
azkar egin nahi duen (klase ertaineko inbertsore hori) zekenkeriz 

jokatzen ari da”. Milako batzuk inbertitu eta 

kale egiten duena “etorri berri” bat da. Miloiak  dituenak jakin badaki 
“halakoak” ez direla fidagarriak. Klase kontua ere izaten da.
Notiziak  sekulako moralina  dosiaz jantzi
zuten telebista- eta  
irrati-albistegietan.
Bide batez, orduan kartzeleratu zituzten exekutiboetatik zenbat daude gaur egun giltzapean?

Mahaia hustu behar izan 
duten exekutiboak

Atzoko irudietan, AEBko Lehman Brothers
finantzierak  
Londonen duen  bulegari eta  brokerrak ageri dira kartoizko
kutxa 
txikietan beraien trastu guztiak sartuta, koadroren/argazkiren bat 

besapean eta harridura aurpegiaz espaloian oinez. Gazteak dira. 

Langabetuak gaurtik aurrera.  Atzo arte, pelikuletan agertzen 
zaizkigun
bezalatsu imaginatzen ditugu, telefono bat belarrira 
pega-pega eginda  eta
beste eskuarekin zenbaki batzuk markatuz, “buy,  buy” ahoskatzen duten
bitartean.
Horiek kalean dira gaurtik aurrera eta, pentsatzen dut, beraiekin 

batera Iparramerikako hainbat inbertsore kontu-eske nora joan jakin 

ezean izango direla. Baina noski, horiek ere, dirua non inbertitu 
behar
den  galdetzen ez dutenak dira. Zikoizkeri hutsez ari dira, esan 
gabe
esaten dute albistegietan eta irratietako tertulietan.
Hedabideetako horiek
orain  inbertsio asuntoetan jakitun hutsak dira, 
denek dakite munduko
diruen gorabeheren zergatiak.
Beraien iradokitzen dutenez, “ikusten zen”
halako zerbait gertatuko 
zela eta, nola ez, bete da  
predikzioa.

Nekagarriak egiten zaizkit.

Agian, tonua eta jarrera  beste
bat izango da hemengo kutxak, bankuak eta 
inbertsio fondoak, estatuko letrak
eta enpresa txiki askotako akzioak 
pikutara joaten badira. Ez naiz 
apokaliptiko jarriko, baina ondoko 
asteetako irratsaioetan eta
albistegietan  seguru halakoak entzungo 
ditugula eta orduan ere klase
ertainekoak, diru apur batzuk pilatu eta 
bankuetan gorde dutenak izango
dute errua.

Izan ere, kexaka eta arduratuta ageri direnak ez dira bankuetako
nagusiak 
izango, horiek dibertsifikatuta izango zituzten ordurako beraien 

diruak. “Jakina baita horrela egin behar dela”, esango du 

inbertsio-aholkulari batek (mikroprograma bera  diruz babesten  duen 
berbera).

“Oso guapo agertu zara, Josefran”
Agian hala esango zioten etxean prentsaurrekoa eman berri zuen espainiar  epaile nagusiari. Egia
da kolore ona daukala Hernandok, udako  eguzki kolorea aurpegitik
kendu barik. Azal motak izango du zerikusia.

Mikroz inguratuta ikusi dut,
lasai samar garrantzi horretako agerraldi  bat egin behar duen batentzako.
Baina, noski, hor ere, inbertsio  adituek eta tertulianoek ondo dakiten
bezala, sententziaren nondik  norakoa izango zen ez da sorpresa izan.
Oporretan joan aurretik ere,  eta askozaz lehenagotik ere, etxerako lanak
ondo eginak zituzten.
Eta, hori oso  ondo zabaldu dute egunkari, irrati eta
telebistek, 
sententziak “titiko ume batek bazekiena” esaten du:  
errudunak 
direla. Errudunenak.

Harritzen nau Lehman Brothers, Fórum
Filatélica eta Ike hurakanaren   errua ez leporatu izana.

P.S.
Bat: Lehman Brothers-en webgunea zabalik dago hau idazten nabilen   honetan
eta paradoxikoa  iruditu zait aurkezpen lerroetan esaten   duena: ?We
actively participate in key fixed income markets worldwide   with a 24-hour
securities trading presence and are uniquely suited to   meet the complex
financing and investment needs of our clients?.

P.S. Bi: Noski, Ruper
Ordorikaren
kantu baten izenburutik atera dut   artikulu honena.