Ekainaren
lehen hauetan, hilzorian dagoen emakume batek bere giltzurruna telebista
programa baten irabazleari emateko prest agertu da, Herbereetan.
Endemol reality show ekoizlerik aintzindarienaren
eta famatuenaren azken okurrentzia izan da. Big
Donor Show izena jarri diote
espektakulo berriari. Eta,
noski, arrakastarako hain berharrezkoa izaten den eskandalua lehertu da.
Txirrin asko
jotzen ditu reality berri honek,
beste batzuen artean, moralarena, audientzia lehiarena eta espektakuluarena. Ikusiko
dugu zertan gelditzen den.
Gauza bera
gertatzen da, hauteskunde osteko itunekin: ikuskizun direla oraindik ere.
Parekoak direnik esan barik, Nafarroako
gobernuan, Gipuzkoako eta Arabako aldundietan eta hainbat udaletan emailea eta
hartzailea zein izango den ez dago erabakita. Horietan ere, giltzurruna emateko
prest nor dagoen jakiteko dago. Organu bat eman eta beste bat hartu horrela izaten dira
politikako showak. Baina, azken denboraldian ugaritu egin dira organuak kendu egin dizkiotenen kasuak, baimenik gabe.
Bakoitzak jarri ditzala siglak.