Memoria kolektiboan (telebistan
agertzen diren irudiez osatua dagoena;
bestelakorik ez dagoela baitirudi)
fresko ditugu, oraindik ere, Fórum Filatélico eta Afinsako aferaren
irudiak. Azken egunean beste bi
gehitu zaizkie, Lehman Brothers finantza
enpresa erraldoiarenak eta
espainiar epaitegi gorenak ANV-EAE legez
kanporatzearenak.
Eta, honainoa heldu zaren irakurlea, leitzen segi eta
jakingo duzu
nola lotzen ditudan nik hiru horiek.
Posta-zigiluak
diru trukean
Itxura oneko bulego batzuen kanpo aldea, forja eta guztiz
jantzitako
ate zabalak, metalezko plakak enpresaren izen disdiratsua
agerian
zutenak eta, panoramika bat eginez, kontrapuntu gisa, inbertsio
horietan kalteturik gertatu zirenak, pankarta ziztrin baten
atzealdean,
justizia eske (ikus El Paisek ateratako argazkia).
2006ko kontuak dira eta gogoan dut irudi horiezaz gain ikaragarri deigarria iruditu
zitzaidala
orduan notizien testuaren sustratuan ageri zen ikaskizuna: “dirua
azkar egin nahi duen (klase ertaineko inbertsore hori) zekenkeriz
jokatzen ari da”. Milako batzuk inbertitu eta
kale egiten duena “etorri berri” bat da. Miloiak dituenak jakin badaki
“halakoak” ez direla fidagarriak. Klase kontua ere izaten da.
Notiziak sekulako moralina dosiaz jantzi
zuten telebista- eta
irrati-albistegietan.
Bide batez, orduan kartzeleratu zituzten exekutiboetatik zenbat daude gaur egun giltzapean?
Mahaia hustu behar izan
duten exekutiboak
Atzoko irudietan, AEBko Lehman Brothers
finantzierak
Londonen duen bulegari eta brokerrak ageri dira kartoizko
kutxa
txikietan beraien trastu guztiak sartuta, koadroren/argazkiren bat
besapean eta harridura aurpegiaz espaloian oinez. Gazteak dira.
Langabetuak gaurtik aurrera. Atzo arte, pelikuletan agertzen
zaizkigun
bezalatsu imaginatzen ditugu, telefono bat belarrira
pega-pega eginda eta
beste eskuarekin zenbaki batzuk markatuz, “buy, buy” ahoskatzen duten
bitartean.
Horiek kalean dira gaurtik aurrera eta, pentsatzen dut, beraiekin
batera Iparramerikako hainbat inbertsore kontu-eske nora joan jakin
ezean izango direla. Baina noski, horiek ere, dirua non inbertitu
behar
den galdetzen ez dutenak dira. Zikoizkeri hutsez ari dira, esan
gabe
esaten dute albistegietan eta irratietako tertulietan.
Hedabideetako horiek
orain inbertsio asuntoetan jakitun hutsak dira,
denek dakite munduko
diruen gorabeheren zergatiak.
Beraien iradokitzen dutenez, “ikusten zen”
halako zerbait gertatuko
zela eta, nola ez, bete da
predikzioa.
Nekagarriak egiten zaizkit.
Agian, tonua eta jarrera beste
bat izango da hemengo kutxak, bankuak eta
inbertsio fondoak, estatuko letrak
eta enpresa txiki askotako akzioak
pikutara joaten badira. Ez naiz
apokaliptiko jarriko, baina ondoko
asteetako irratsaioetan eta
albistegietan seguru halakoak entzungo
ditugula eta orduan ere klase
ertainekoak, diru apur batzuk pilatu eta
bankuetan gorde dutenak izango
dute errua.
Izan ere, kexaka eta arduratuta ageri direnak ez dira bankuetako
nagusiak
izango, horiek dibertsifikatuta izango zituzten ordurako beraien
diruak. “Jakina baita horrela egin behar dela”, esango du
inbertsio-aholkulari batek (mikroprograma bera diruz babesten duen
berbera).
“Oso guapo agertu zara, Josefran”
Agian hala esango zioten etxean prentsaurrekoa eman berri zuen espainiar epaile nagusiari. Egia
da kolore ona daukala Hernandok, udako eguzki kolorea aurpegitik
kendu barik. Azal motak izango du zerikusia.
Mikroz inguratuta ikusi dut,
lasai samar garrantzi horretako agerraldi bat egin behar duen batentzako.
Baina, noski, hor ere, inbertsio adituek eta tertulianoek ondo dakiten
bezala, sententziaren nondik norakoa izango zen ez da sorpresa izan.
Oporretan joan aurretik ere, eta askozaz lehenagotik ere, etxerako lanak
ondo eginak zituzten.
Eta, hori oso ondo zabaldu dute egunkari, irrati eta
telebistek,
sententziak “titiko ume batek bazekiena” esaten du:
errudunak
direla. Errudunenak.
Harritzen nau Lehman Brothers, Fórum
Filatélica eta Ike hurakanaren errua ez leporatu izana.
P.S.
Bat: Lehman Brothers-en webgunea zabalik dago hau idazten nabilen honetan
eta paradoxikoa iruditu zait aurkezpen lerroetan esaten duena: ?We
actively participate in key fixed income markets worldwide with a 24-hour
securities trading presence and are uniquely suited to meet the complex
financing and investment needs of our clients?.
P.S. Bi: Noski, Ruper
Ordorikaren kantu baten izenburutik atera dut artikulu honena.