Mi querido Klikowsky

Aspaldi egon gabe nengoen ETBk Donostiako Miramon auzunean duen produkzio-zentruan.

Xabier Arizkorreta (bertako produkzio-arduraduna), Alberto Arizkorreta (errealizadoreen boss-a) eta Carlos Zabala (eszenografoa) izan genituen gidari eta azalpen emaile.

Hango platoak eta kontrol-gelak ikusteko Albertoren eskutik ibiltzea tokatu zitzaigun guri.

Oso bisitaldi interesgarria izan zen. Beste gauza batzuen artean, ilusioz eta profesionaltasunez lanean dabiltzatenak ikusi genituelako.

Tipo bizia da Usurbilgo hau. Maider Eguesek aurkezten duen **Chiloé** programaren arduraduna da, gaur egun. Zinezaletasuna, telebista gustukoa edukitzea eta istorioak irudietan jartzeko abilezia agerian uzten du Albertok. Berarekin egonda asko ikasten da.

Hiru platótan zentratu ginen Sorginen laratzarena, Esta es mi genterena eta, amaitzeko, Mi querido Klikowskyrena.

Euzkitzek gidari modura duen saioaren platoa ikaragarri handia da. 800 metro kuadrokoa esan zigutenez. Hutsik ikusita bereziki harrigarria.

Erdian, borobil batek inguratuta, aurkezlearen mahaia (telebistan ematen duen bezain txikia) eta bi alboetan sofa urdin desorosoak.

Atzealdean plasma pantaila bat (programa baten aurrekontua plasmaren kopuruan eta tamainan neur omen daiteke!!) eta metalez eta argiz eraikitako fondo koloretsuak. Egokia dirudi lateshow baterako.

Baina, bereziki, polita da, honen guztiaren gainean dagoen argiteria. Aipatutako 800 metroa kuadroak argiztatzeko sekulako montajea daukate goian. Argi errobotizatuak, euskarri telegidatuak, milaka kilowatiodun argiak…zirraragarria.

Gero, kontraesanak kontraesan, Esta es mi genteren dekoratua duen platora joan ginen. Leku berean, egiten da ere **Políticamente incorrecto**.

Bi saio horietatik bat desegokia da politikoki eta besteak ez du izenburu aproposa. Nik garbi dut zeinek zer, zuk?

Gero, eguneko sorpresa, Mi querido Klikowskyren platoa gainbegiratu genuen.

Jakina denez, udazkenean hasiko dira emititzen Eibarrera bizitzera joango den argentinarraren eta bere neska lagunaren gorabeherak. Guk istorioa garatzen deneko dekoratuak ikusi ahal izan genituen.

Inoiz ETBn egin izan den montajerik konplexuena omen da eta dekoratuak eta setak ikusita hala dirudi.

Jo ta fuego ari ziren dekoratuak amaitzeko, argiztatzeko eta lehen entseguak egiteko. Urduritasuna eta presa nabaritzen zen hango egongela, tailerreko bulego, taberna eta sukalde “faltsu” haietan.

Ikusiko dugu ETB2k fikzio seriatuaren munduan egiten duen apostu berri honek jasotzen duen erantzuna (dagoeneko blogarien mintzagaia izan da; ikus Telezaborra.
)
Udazkenean, TNS mutltinazionalaren audimetroek esango digute.

6 iruzkin “Mi querido Klikowsky” bidalketan

  1. Edorta

    Konturatu barik jarri diot dieresia Egues abizenari.

    Idazle konpultsiboa eta birrirakurketetara ez oso ohitua izatearen ajeak.

    Eskertzen da zuzenketa, Xin.

    Laister plazaratuko dut “Izascun”, “Santurce”, “Vitoria-Gasteiz”, “Lejona” eta “Cenarruzçabeitia” bezalako toki- eta pertsona-izenei buruzko artikulutxo bat.
    Bitartean, muchas gracias, eskerrik asko 😉

    Erantzun
  2. Edorta

    Konturatu barik jarri diot dieresia Egues abizenari.

    Idazle konpultsiboa eta birrirakurketetara ez oso ohitua izatearen ajeak.

    Eskertzen da zuzenketa, Xin.

    Laister plazaratuko dut “Izascun”, “Santurce”, “Vitoria-Gasteiz”, “Lejona” eta “Cenarruçabeitia” bezalako toki- eta pertsona-izenei buruzko artikulutxo bat.
    Bitartean, muchas gracias, eskerrik asko 😉

    Erantzun
  3. Rosa Urzelai

    Egun on!
    Sekulako sorpresa!
    Seguraski, ETBko apostu handia eta garestia izango da. Dudarik gabe,saio hau topikoz eta klixez josita egongo da; baina ze telebistako serie ez dago horrela?. Eszeptiko hutsa gara eta batez ere gutaz hitz egiten dutenean, beti erne egoten gara ea zer esate duten gure herritaz. Ziur gustora ikusiko dugu, gustatu ezik zaping egin dezakegu.

    Erantzun
  4. maria teresa

    SOY  CATALANA  VIVO  EN ARGENTINA Y TODOS LOS DIAS  CON MI MARIDO MIRAMOS EL PROGRAMA DE ..KIKOWISKY……..EL ARGENTINO, JUDIO QUE  JUNTO A SU SUEGRO, SUEGRA ESPOSA Y DEMAS INTEGRANTES NOS HACEN PASAR LINDOS MOMENTOS….TAMBIEN MIRAMOS DATE EL BOTE….Y LA EXPEDICION A USUHAIA…Y.. VAYA SEMANITA…LA VERDAD ES QUE LO PASAMOS …FENOMENAL..”LA CONCHA DE LA LORA..”ESTÁN BUENÍSIMOS TODOS  LOS PROGRAMAS….

    MUCHAS GRACIAS  Y SI ME RECIBEN ME AGRADARÍA ME CONTESTARAN…AGUR…..MAITE  ( no se hablar vasco ) 

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude