CSI: gaizkileak eta delituak

Irailaren bostetik aurrera CSI New York pantailaratzen du Tele 5ek, astelehenero.

Orain arte, Las Vegaseko eta Miamiko edizioek eduki duten arrakasta ikusita, zalantzarik ez daukat, hemendik aurrera ere asko izango direla lortuko dituen jarraitzaileak.

Nire amak Ana y los siete gurago izaten zuen, “hildakoen programa hori baino”.

Mario laguna ere oso CSI zalea da. Abokatua da, eta irakaslea. Esan nionean CSI Las Vegasen aldekoen artean nengoela, Horatioren (CSI Miami) jarrera eta programa osoaren usaia ez zitzaidalako gustatzen, orduan aipatu zidan Concepción del Arenal.

Ez diot inoiz esan, baina heriotz bortitzen inguruko ikerketak egitea ardatz modura hartzen duen CSI telesailak zuzenbide penalean gaur-gaurkoa den gaia plazaratzen du: nolako jarrera izan behar duen gizarteak gaizkileen eta delituen aurrean.

Penalista famatu horrena da “Gorrota ezazu delitua, gaizkileaz errukitu zaitez” esaldia.

Eta oso ondo adierazten du CSI Las Vegasen abiapuntu, esan dezagun, morala.

Aldiz, Miamin kokatutako telesailaren edizioak hilketa nola izan eta nork egin duen aztertzeari kontrakotik ekiten dio: “Gorrota ezazu gaizkilea, delituaz errukitu zaitez”

Eta bi diskurtso hauek, zuzenbide penalean puri-purian daude, Mariok dioenez. Modu berean, Las Vegasen eta Miamin lekututako orain arteko CSIek garbi dute bata ala bestea aukeratu beharra dagoela. Grison eta Horatio etsaiak dira, maila horretan.

CSIk ematen du zertaz hitzegin eta aspaldikoa nuenez delitua eta delitugilearen aurreko jarreraz idazteko gogoa, beste baterako utziko dut telesailaren edizio bi hauen inguruko kamera kokapenak, erritmua, irudiak, anbientazioa eta, orohar, kromatismoaren erabilerari buruzko komentarioak.

Bitartean, dikotomiko modura azaldu dudan jarreraren aurrean ikusiko dugu, astero-astero, nolakoa den CSI New Yorkek planteatzen duena.

4 iruzkin “CSI: gaizkileak eta delituak” bidalketan

  1. Edorta

    Heriotza gertatu den lekura hurbilduaz bat, Horatiok gaizkilea bilatzen du, Grisonek egilea.

    Miamikoak hiltzailea gorrotatzen du, “Oinatiarrak” nolakoetan bezala, zergatietan sakontzen du, amorrurik gabe.

    Las Vegasekoak ikerketa (itaunketa eta auzipetzea bezala) gaizkileak merezi duen zigorraren lehen pausu modura ulertzen du.

    Grisonek delitua bere osotasunean ulertzeko egilearen arrazoietan sakontzen du.

    Ikusiko dugu, Unai, nolako jarrera hartzen duten New York-ekoek !!

    Ondo segi.

    Erantzun
  2. Iratxe

    Sekula ez dut pentsatu diskurtso bikoiztasun horretan. Baina, niretzat ere, askoz atseginagoak dira Las Vegasekoak. Pentsatu: Miamiko forentse emakumezko beltz horren jarrera ere gorrotagarri egiten zait, hildakoei “te merecías algo mejor” esaten eta. Gaur gauean, New Yorkera adi guztiok.

    Erantzun
  3. txinak!

    trabajo d etika!! jaj, ya tngo la lista d delinkuentes… ag… jajaj pueds ser tu uno d ellos? k va ser k no. van dos y se kae el dl medio jj, van dos tomates x la karretera y le dice uno al otro: kuidado!! un kamion!! k? chup ke? chup. jaj. aunk lo knta mjor otra persona jej k sta mas bueno k el pan a k si wapisimo!!! eres lo mjor!! bskssss. avispa gilipollasssssssssssssss Valero tontaaaaaaaaaa feaaaaaaaaaa m aburroooooooooooooo ya viernessssssssss uueeeeeeeee!!! agures!!

     

     

     

     

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude