Programatika eta programazioa

Udazkenean, telebista-kanal gehienek, sekulako ekitaldiak antolatzen dituzte denboraldi berrirako prestatu duten programazio-taula aurkezteko.

Gehiegitan, kanalaren autopromozio hutserako tartea izaten da.

Sarritan, aurkezleren batzuk, programen karetak eta sintoniak eta kanal-irudiari aldaketa kosmetikoak eginez betikoa eskaintzen segitzeko aitzakia izaten da.

Artikulu honen titulu bera zuen beste bat idatzi nuen aspaldi Euskaldunon Egunkarian. Bertan, eta buruz nabil, telebista-kanal baten oinarriak, helburuak eta politika iraunkorrak programatika etiketapean sartzen nituen. Beraz, kanalaren definizioa, bere zereginak eta horiek lortzeko markaturiko epeak eta medioak sartzen dira estrategikoa den kontzeptu horren barruan.

Zein desberdina den GoiTBk, Goiena Telebistak, egin duena.

Aldiz, programazioa aldakorragoa da, malguagoa, epe laburreko gorabeheren arabera egokitzen dena. Programazioa da ikus-entzuleei eduki batzuk modu egokian eskaini ahal izateko antolatzen den diskurtsoa eta parrilla.

Baina, hain jardunbide miopea nagusitu denez gaur egungo telebistagintzan, kanal gehienek programatika albo batera utzi eta programazioan zentratzen dira. Eskaintzaren artikulazioan ematen dute denbora gehien, horrek ematen die buruko minik handiena.

To be continued: GoiTB berritua izenburuko artikulua argitaratuko dut egun gutxi barru.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude