Bakarrizketa

Hartu telebista ikusten ari diren ehun pertsona eta 54 bakarrik daude. Alboan besteren bat dutenak 34 dira eta 12 taldeko jardunean daudenak.
Kopuru altuak ala baxuak diren zuk esan, baina garbi dagoena da telebistaren paperaz, kontsumo-orduez, etxeko ekipamendu teknologikoaz, aisialdiaren erabileraz eta familien tamainaz asko esaten duela.

Azken hauek, denek, sekulako eragina dute telebistaren aurrean ematen ditugun orduetan eta baita ere bakarreko lanean aritzen garen ala bikotea, laguna, seme-alabak ala gurasoak inguruan ote ditugun.

To beste datu pare bat: pentsa daitekeenaren kontrara, umeak dira gutxien egoten direnak bakarrik eta aldiz erdira heltzen da 13-24 urte bitartekoena.

2005eko datuen arabera, gauerdia eta goiza dira telebista lagun bakar modura dugunaren ordu tarte ohikoena. Eta, azkenik, astebarruan gehiagotan egoten da pantailaren parean pertsona bakarra, asteburuetan baino.

Eskerrak telebistan agertzen denak, gero, ematen digula zertaz berba egin jende artean gaudela.

5 iruzkin “Bakarrizketa” bidalketan

  1. Eneko

    Telebista bakarrik ikusteko da. Esan nahi dut, telebista ikusten propio jartzen banaiz, nahiago dut bakarrik ikusi, nik neuk aukeratuko dudalako zer ikusi. Urrutikako mandoa esistitzen denetik, egokiena da, ahal bada, bakarrik ikustea telebista. Horregatik joera da gero eta telebista aparailu gehiago egotea etxeetan; gutxienez, bi. Horrenbeste telebista kate egonda, aukera hain zabala izanda, aukeratzea geure eskuetan egonda, nork egingo dio uko aukeratzeari? denok nahi dute mandoa eskuetan eduki. Hala, egokiena bakarrik ikustea.

    Erantzun
  2. Rosa Urzelai

    Ez dakit telebista bakarrik ikusteko dela edo ez dela, baina dirudinez, zeure buruarekin bakarrizketa ez eukitzeko TB pizten duzula.
    Lehen ez zen horrelakorik. Esaten zuten familia TBren aurrean biltzen zela, saioak elkarrekin ikusteko, jai egunetan batez ere. Orain etxearen batean bi edo hiru TB daude, edo bakoitza berea bere logelan(batzutan guztiak aldi berean piztuta). Ondo edo gazki, auskalo!Egia da urrutikako mandoak ikusi nahi duguna posibilitatea ematen digu, horrela ez dago borrokarik.
    Neuk bakarrik Ikusten dut, baina gustora ikusiko nuke beste pertsonarekin, gauzak komentatzeko, batez ere.

    Erantzun
  3. itziar

    ba nire etxean telebista bakarra dago. Nahiz eta tirabirak izan, denok elkarrekin egoteko momentua izaten da afalostea. Denok egongelan. Sofa ordea txikiegia da, eta nik yada nahiago dut sofa ustu arte ordenagailuan denboratxoa ematea. Halere denok egongelan. Bi telebista egongo balira… ez giƱateke denok batera egongo

    Erantzun
  4. Edorta

    Arrazoi duzue. Bizitza nolakoa egiten dugun, halakoa gure telebista-kontsumo patroia. Egunerokoan bakarrik dabilenak, afalosteak bere buruaz emango ditu eta jendez inguratuta dabilenak berdin segituko du telebistaren aurrean. Lehen aldiz entzun nituenean telebista ikusteko ohiturei buruzko datuak harridura sortu zitzaidan, baina egia esaten badizuet kontrako bidetik. Altua iruditzen zait, oraindik ere, zenbaterainokoa dugun taldean ikusteko ohitura.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude