House telesaila (Cuatro) oso gustora ikusteaz gain ematen dit zer pentsatu. Hospitaleko giroa, heriotza eta bakardadea oso presente egoten dira istorioetan.
“Bortizki zintzoa”, “bakartia” eta oso sarri “harroa” izaten den House medikuak harreman pertsonaletan bi indar kontrajarri daudela agerian jartzen du. Batek, gure aldamenekoak ondo tratatu behar ditugula esaten du. Medikuen kasuan gainera, ondoezik eta laguntza beharrean daudenak izaten direlako bezero.
Baina, horren gainetik, Housek aplikatzen duen terapia zera da: esan beharrekoak esan, labur, zuzen eta gordin.
Hor nire buruhausteak, bi indar horien arteko oreka non ote dagoen.Galduta gehienetan.
“Alperriko bueltak eman barik gauzak esan egin behar dira, onak eta txarrak”, dio nire alde batek. Besteak, aldiz,tentuz ibili beharra, inor mindu barik aritzea hobe dela dio, errukiz beteriko gezur txikiekin bada ere.
Housek ez du zalantzarik izaten, baina gutariko edozeinek arazo gehiago izaten ditu aurreko egunean esandakoagatik barkamen eske ibiltzeko biharamunean.
Nik bai behintzat.


Horrela da bai!
Behin baino gehiagotan eman diot gai honi buelta bat baino gehiago. Oso zaila da beti asmatzea, hau da, nori, zer, nola eta noiz esan behar zaion jakitea edo eta esan behar zaion edo ez erabakitzea ere.
Zuzen eta garbi hitzegitea dirudi hasera batean egoki eta jatorrena, benetan pentsatu edo eta sentitzen duguna makilatu gabe esatea bait dakar, baina nori eta noiz esaten den, gordiƱegia eta maltzurra ere bihur dezake sentipen edo pentsatutakoa.
Dena dela, nik nahiago dut niri horrela azaltzea gauzak, nahiz eta batzuetan gogorra izan. Eta nik ere bestelako joera nagusi izan dudan arren aspaldi honetan, bihurguneak ez ditut gustoko, bidaiaren bukaerara beranduago eta erdi mareatuta iristea besterik ez baitu ekartzen azken finean. Eta bidean galtzeko arriskuarekin gainera!
Onartzen dut dena dela, ez naizela beti zuzena izaten, baina askotan besteei min emateko beldurra baino ni neroni gaizki geratzeko beldurra izaten dela uste dut. Beraz, gauzak zuzen ez esatearen arrazoia zein da, besteei min ez ematea edo eta guganako intseguritatea?