Irratian eta telebistan horrenbeste ugaritu diren tertulia-saio zalea naiz, oro har. Gustura ikus-entzuten ditut eguneroko gertakariak hobeto ulertzeko eta bere testuinguruan kokatzeko lagungarri izaten zaizkidan programak. Eta gainera, argudioak, hitz egiteko moduak, diskurtsoak antolatzeko tankerak eta keinukeretan ohartuz gozatu egiten dut. GOITBko Berbaire saio arrakastatsuaren jarraitzaile fidela naiz. Gainera, gure tertulia horretan inoiz muturra sartu dudan arren, gurago izaten dut ikusle modura aritzea.
Baina, ez dut ezkutatuko, irrati-telebistetako tertulien inguruko kezka badudala. Izan ere, berriketaldi horiek gero eta gehiago ikusten ditut hedabideetako musikaren inguruan dantzan aritzen diren automata hutsen bilgune modura. Beste batzuek erabakitako gai-ordenari jarraitzea. Presio-talde (mediatiko, politiko, ekonomiko…) erraldoien gai-jartzaileei erantzuten ibiltzea batzuetan, eta gehienetan, beste nonbaiten entzundako argudioen eta ideien errepikatzaile lana egitea. Eta hain da zaila joko-eremu horretatik irtetea!
Kaixo!Gabon!
Tertulia horren baten ez da entzuten ideia berririk, egia da, ni ez naizela hain zalea,batzutan ikus-entzuten ditut baina ez du jarraitzen. Goizeko 8:30etan beti argudio berdinak entzuten ditut, baita ere Pasalo saioan adibidez. Batzuetan, gaia interesgarria izanez gero, edo zerbait inportantea gertatzen bada, pizten ditut tb eta irratia ea zer esaten duten adituek…azkenean, tertulia-saio horiek aspertzen naute eta gainera, askotan , ez dut askorik barneratzen