Euskarazko telebistagintza lokala suspertu asmoarekin Hamaika izeneko egitasmoa aurkeztu zenean, la(gu)nkide batek esan zidan ia izena nire blog honetatik kopiatua ote zen. Adarra jotzen ari zen noski, blog honetara oso jende gutxik jotzen duelako eta sarritan nik neuk ere ahaztu egiten dudalako existitzen denik ere.
Errudunaren aitorpena: blog batek beharrezkoa duen arreta eta amodioa ez diot nik eskaintzen eta hori nabaritu egiten da.
Nire blog honek baraualdi luzeak bizi behar izaten ditu eta horrek ez du laguntzen beharrezkoa den kadentzia eta saltsa sortzeko.
Esana dut.
Oporren osteko lehen lan egunetan, Sustatun ikusi dut berriro ere “Hamaika ikusteko” izenaz badela, bazegoela esan beharko dut dagoeneko, beste blog bat. Nirea baino solera gehiagokoa. Irakurri dut gaur bere egileak uztera doala bere blog hori beste bat zabaltzeko. Akaso, aio esaten duen momentuan aitortu beharko dut jakin gabe izan bazen ere, ia-ia berearen izena kopiatu nuela. Parkatu, gura bako akatsa izan zen. Txarrera ez zuela hartuko espero dut.
Izen bereko, ala antzerako, beste erreferentzia bat aurkitu dut Sustatun bertan, Jamaika ikusteko sailarena. Polita hitzjokoa ezta?
Total, hasi da ikasturtea eta atzean utzi ditugu oporrak. Berandu izan baino lehen, lerro hauetara porturatzen den edozen marinel inozori, lanean edo eguneroko bizitzan sarrera ona izan dezala opa nahi diot.
sarrera ona hiri be!
Iban laguna.
Aho zabalik naukazu zure blog barrixaz. Dena irakurtzeko astirik ez dot euki baina zuk idazteko euki badozu ez naz ni atzea geratuko.
Ondo-ondo segi.
Zure bekaduna.