Eleven

Euskarazko telebistagintza lokala suspertu asmoarekin Hamaika izeneko egitasmoa aurkeztu zenean, la(gu)nkide batek esan zidan ia izena nire blog honetatik kopiatua ote zen. Adarra jotzen ari zen noski, blog honetara oso jende gutxik jotzen duelako eta  sarritan nik neuk ere ahaztu egiten dudalako existitzen denik  ere.

Errudunaren aitorpena: blog batek beharrezkoa duen arreta eta amodioa  ez diot nik eskaintzen eta hori nabaritu egiten da.
Nire blog honek baraualdi luzeak bizi behar izaten ditu eta horrek ez du laguntzen beharrezkoa den kadentzia eta saltsa sortzeko.

Esana  dut.

Oporren osteko lehen lan egunetan, Sustatun ikusi dut berriro ere “Hamaika ikusteko” izenaz badela, bazegoela esan beharko dut dagoeneko, beste blog  bat. Nirea baino solera  gehiagokoa. Irakurri dut gaur bere egileak uztera doala bere blog hori beste bat zabaltzeko. Akaso, aio esaten duen momentuan aitortu beharko dut jakin gabe izan bazen ere, ia-ia berearen izena kopiatu nuela. Parkatu, gura bako akatsa izan zen. Txarrera ez zuela  hartuko espero dut.

Izen bereko, ala antzerako, beste erreferentzia bat aurkitu dut Sustatun bertan, Jamaika  ikusteko sailarena. Polita hitzjokoa ezta?

Total, hasi da  ikasturtea eta atzean utzi ditugu oporrak. Berandu izan baino lehen, lerro hauetara  porturatzen den edozen marinel inozori,  lanean edo eguneroko bizitzan  sarrera ona izan dezala opa nahi diot. 

3 iruzkin “Eleven” bidalketan

  1. Ertxantxa

    Aipatzen gabiltzan aritkulutxoa korrika eta presaka idatzi eta bideratu nuen eta akats hutsez ez nituen estekak ondo jarri, beste batzuen artean zurea. Parkatu Joxe.

    Hori bai, ez nago ados izenak asmatzeko zailtasunak ditugula esateaz.

    Izan ere, politikan (bereziki) baina bizitzako gainontzekoetan  ugari dira  izen politak, adierazgarriak eta gehiegitan atzetik eta aurretik izena besterik ez dutenak (herria, zoriontasuna,  pakea, oporrak…)

    Esandakoa, zorte on Teknopata esperientzia berriarekin.

    Besarkada bat.

    Erantzun
  2. Rosa Urzelai

    Kaixo, Edu! 

    Nahiz eta erantzunik bidali ez, zure blog irakurtzen dut, ez sarritan baina faboritoak barruan zaude. Gaur beste bat sartu dut teknopata izenarekin. Gauzak desberdinak irakurtzea gustatzen zait, interneten leku aproposa da.

    Jamaika ikusteko….ta joateko….

    Diapositibak ea noiz ikusten ditugu, ez ahaztu plan hori zure blog ahaztu egiten duzu bezala, eh!

    Ikusi arte

            

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude