JIROUS

Denok inguruan dugun
lakoxe lankide informatikari trebe horrek pasa zidan Heroes tele-sailaren lehen denboraldi  osoa, AEBtako telebistan emititu berri. Egun
gutxian ikusi  nituen kapitulu guztiak
eta agian horregatik diot diodana: ikusterraza bezain sinplea da, pertsonaia
ñoñoak ditu eta ongiaren eta gaizkiaren borroka horren inguruan antolatzen den
trama ahulegia suertatzen da.

Hori bai, erritmoa du, modernoa
omen den komikietako estetika erabiltzen du, argiztaketa berezia du eta, ametsei atera irekiz, egunerokotik libratuko gintuen ahalmen bereziak dituzten
pertsonaiak ageri zaizkigu.

Nork ez  luke
nahiko denboraren iraupenarekin jokatu ahal izatea, zauriak segundutan
sendatzeko modua edukitzea edota ingurukoen pentsamenduak entzuneko abileziaz
doaitua izatea?

Serieak errealitatetik ihes egiteko aukera eskaintzen du.
Estatu Batuetan sekulako arrakasta lortu omen du eta hori, betikoa, ez dakizu
ona ala txarra den.

Gazteleraz aritzen den ETB2n emititzen hasiko da segituan
eta ikusiko dugu zelako ohiartzuna daukan gazteen artean.

Beraiei zuzendua da.


Niri atseginena suertatzen zaidan pertsonaia argazkian agertzen den japoniarrarena da. Agian, batere ponpoxoa ez delako. Besteetatik batzuk dira nazka emateko modukoak. Zuri zer iruditzen?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude