Ditxosozkoa

Arrazoia eman behar diot Mikel Irizarri,  ditxosozko “arazoak” zenbateko  ekinaldi, indar batuketa eta lorpen eskuratzetik  desbideratzen gaituen.
Maite Artolaren Mezularian  entzun nionean, pentsatu nuen Tren Lasterra, asfaltoaren kulturaz negozio egiten dutenak  eta  agintean kosifikatu diren hainbatek nahiago dutela “arazoa” bizirik mantentzea,  bien bitartean beraiekin  inor sartzen ez delako.
Hemen dagoen energia,  gauzak aldatu gura eta talde-lanak ikara sortzen die. 

2 iruzkin “Ditxosozkoa” bidalketan

  1. dENiS

    Edorta, aberaskeriak azaltzen du batzuk ditxosozko “arazoa” etengabe elikatzen ibiltzea baina ez dira horiek elikatzaile bakarrak. Horrenbestez, euskal herritarron eguneroko bizimoduan eragiten duten beste arazo eraginkorragoak (AHT, euskara, politika fiskala, erraustegia, politikarien soldatak eta korrupzioa, hezkuntza eta osasunzaintzako gabeziak…) “denon” artean estaltzen “dihardugu”. Nire amorraziorako.

    Erantzun
  2. Anonimoa

    Eskerrik asko Pako Aristiren artikulua irakurtzeko eman didazun aukeragatik. Gehiegitan, harri txintxarretan trabatzeko arriskuan gabiltzan eguneroko joan-etorrietatik libre, goragotiko ikuspegi interesgarria ematen du Pakok. Perspektiba zabaldu egiten du.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude