“…eta biak emakumezkoak” horrela bota dit, hauteskundeen gaineko apostua egiteko papera ta bolia eskatu dugunean tabernan.
“Ez da posible. Hipotesi txoroenek ere ez dute aukera hori aurreikusten. Nafarroan eta EAEn, aldiberean, bi emakume izatea agintari nagusi, ezinezkoa da. Zu ez zaude ondo!” esan diot nik.
Bera kikildu ez eta bazkari bat jarri du jokoan. Eta nik onartu.
Wikipedia irakurrita zekarren: “Barcina Burgosen sortu, Bizkaian bizi 17 urte zituen arte eta gero Iruñean. Mintegi, Lizarran jaio eta Algortara joan zen bizitzera. Laster Gasteizen egingo du lan.”. Azkena esanaz bat, keinu egin dit!
Gabonak helduko dira gu biok mahaiaren bueltan jarri orduko baina tira bere kontu jatea pentsatzen dut.
Paperezko serbilletan eta hemen idatzita gelditu da.