Hautagaia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hauteskundeak deitu eta berehala, alderdi eta koalizio
desberdinak lanean hasten dira berain hautagaien zerrendak osatzeko, zabalduko
dituzten mezuak diseinatzeko eta kanpainarako erabiliko dituzten tresnak
erabakitzeko.

Oraingo hauek, udal hauteskundeak izanik
(batera datozen arren biltzar nagusietakoak eta Nafarroako legebiltzarrekoak),
badituzte aipatu beharreko berezitasun batzuk.

Seguruenik, nagusiena desafekzio politikoa.
Bereiziki alderdi handien kasuan. Horietan, gainera, neketsua izan da oso
tokian tokiko izen-abizenak lortzea, jakin badakitelako laster hauteskunde
orokorrak datozela eta Madrilen gobernu aldaketa iragartzen dutela. PNVk
manejatzen dituen prebisioetan bestalde, kolore guztietako bozkak egongo
direlako aspaldiko partez, udal mapa politikoan aldaketa sakonak izango dira.
Panorama horretan hautagai jeltzaleen papera zaildu egiten da. Beste arrazoi
batzuk medio, Bildu da zerrendak gehien odol berritu dituen koalizioa.

 

Kanpainetarako mezuak definitzea ere ez da txantxetako
kontua izan. Herri eta hirietako arazoen kudeaketan arituko diren emakumeak eta
gizonak aukeratzea izanik ere helburua, ur handietako politikak giroa nahastu
egiten du. Kostako zaie hautagai desberdinei azpiegiturak, zerbitzu sozialak,
langabeziaren aurkako politikak eta parte hartzea bultzatu nahi dituztela
aldarrikatzea, mahai gainean bakegintza eta eskubide politiko eta sozialak
daudenean. Herri guztietan ez daude Basagoiti ala Egibarrek daukaten etorria
eta hedabideetarako titularrak “eginak” entregatzeko abilezia.

 

Gauzak bere horretan, hauteskunde kanpainaren
planifikazioa ez da zereginik errazena. Esan esaten duten arren, ez dirudi
hedabide konbentzionaletik haratago salto egingo dutenik oraingo honetan.
Neurri handi batean ez dakitelako nola erabili eta zenbaterainoko eragina daukaten
hedabide elektronikoek eta, bereziki, sare sozialek. Papera eta irrati-telebista
nagusituko dira, berriro ere. Ordaintzeko gaitasuna eta agintzeko aukera
dutenen onerako. Zirkuitu itxiko mitinak eta telebista saioak berriro ere, mezu
estereotipatu eta errepikakorrak zabaltzeko. Mamia  baino azala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude