Futboleko mundiala dela-eta, Cruzcampok egindako iragarkia
abertzaletasun tratatu bat da. Bertan gutasuna, lurraldea, egitasmo
bateratuak eta ikonografia propioa zabaltzen dira modu oso argian.
Hitzez hitzezko azterketa nahi duenak badu “somos”, “no hay balón dividido que nos intimide”, “por el fondo norte y por el fondo sur” eta horrelakoetan fijatzerik. Gainera, garai bateko “sin complejos” aritu nahi zuten politikoei jarraipena emanez, “dar la cara” aipatzen du garagardo iragarkiak. Espainiartasunaz harro.
Eta, duintasun nazionalaren berreskurapenean beharrezkoa balitz “clavar” eta “meter”, ez dute zalantzarik edukiko, spotak esaten duenaren arabera. Momentua omen da horretarako, “la hora de la verdad”, eta zerbeza lagun, “luchar, luchar y luchar” aldarrikatzen du.
Zalantzarik balego, amaieran dena laburbiltzen du esaldi borobil eta adierazgarrian: “…porque más que un
equipo somos un país”.