Epeak

Pásalon tertuliakide modura ibilitako batek EiTBren audientzia beherakadari buruz eginiko artikulua irakurri nuen Deian, ostiralean. Egunkari ale hura ez zen nirea eta esandako artikulua berrirakurri eta gorde guran Deiaren webgunera jo dut. Bilaketan “EiTB” eta “audiencia”, “descenso”, “bajada” eta horrelakoak jarri ditut. Oso esanguratsua den zerbait gertatu da orduan…ehun mila miloi artikulu zerrendatu dituela. Ala gehiago akaso. Eta begirada arin batean kritikak, ikuspegi ezkorra eta gauzak zein gaizki doazen adierazten duten izenburuak nabaritzen dira.
Komunikazioan aditua  izan eta momentu honetan gogoan ez dudan Deiako iritzi emailearen artikuluaren tonua halakoa zen: apokaliptikoa. Audientziek behera egin izana oso-oso larria dela.

Mamia duen gaia da audientziarena. Kontuan hartzekoa eta jarraipena egitea merezi duena. Baina, beti ere bi ikuspegi konbinatuz, epe laburrekoa eta ertainekoa. Izan ere, bestela egunez eguneko gora beheretan zorabiatu gaitezke eta norabidea galdu.

Ez du zentzu  askorik kataklismoa aipatzea eguna joan eta eguna etorri eta horrekin lehendik datozen akatsak eta gabeziak disimuluan eduki.

Aspaldikoa dugu herri honetan berezko egitura mediatiko ahula eduki izana eta apustu estrategikorik ez hartu izana. Hori agerian zegoen EAJ agintean zegoenean eta,  modu nabarmenagoan, gaur egun. Baina arazoa bakarra da.

Pena ematen dit orain, miopiak jota, norabide desegoki bat egon bazegoela aitortzen ez dutenak ikustea.

Ezkutuan

Ostrukarena egiteak, bestalde ez  ditu gauzak, konpontzen. Igandero bezala, irratiari buruz geurean daukagun adituaren
artikulua irakurri dut Berrian eta
bertan, berriro ere audientziaren gaia agertzen da. Lasak
dioenez, gainera, gaztelerazko irrati autonomikoari CIESek ematen
dizkion datu baxuak ezkutatu egin ditu enteak. 
 

Iruzkin bat “Epeak” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude